Morroi hitza aski ezaguna da eta Orotariko Euskal Hiztegian dagoen lehenengo lekukoa Lazarragaren lanetan dago, morroe aldaera darabilela:
Donzelleari Lora ereitzan, / morroeorri Don Martin. Lazarraga 1179r. Ezta munduan morroerik / nork desakedan: "nola ago?". Ib. 1190r.Erdi Aroko agirien artean badago lekuko zaharrago bat, Colección Documental del Archivo Municipal de Oñati (1149-1492) liburuan dagoena, erabilera antroponimikoa duena, 34. agirian, 1489. urtean La de Morroe Çuria, con sus hijos, quinse maravedis. Agiri berean beste lekuko bat dago, Martin, fijo de Morroe Çuria, dies maravedis.
Beraz, lekuko honek mende baten inguru aurreratuko luke morroi hitzaren lehenengo agerpena, baita morroe aldaerarena ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario