miércoles, 23 de octubre de 2024

Santuginena toponimoa

 Leioako toponimo honen bi lekuko zahar daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Santuguinea [N, TO]
Santuguinea (la caseria de) [Arechzabaleta (varrio de)], Lejona, a.1745, FogVizcayaMs.

Santuguinena [N, NO]
Santuguinena (M(a)r(ti)n de Arechzabaleta) [Abrana_Vecoa (la caseria de) (pr.n.res)]
[Vdiondo (varrio de)], Lejona, a.1745, FogVizcayaMs.
Bi lekuko dira, urte berekoak, baina bi aldaera daude, Santuginea eta Santuginena. Sarrerarako azkena aukeratu dugu, osoena delako eta bestea, erraz azaldu badaiteke ere, akats bat ere izan liteke. Dirudienez, sudurkari disimilazio bat gertatuko zen eta azkena galdu zen. Fenomeno bera gertatu zen Bizkaiko beste bi toponimotan, Alamena eta Galaena toponimoetan, hain zuzen, baina hauetan lehenengo sudurkaria galdu zen, horregatik zalantza.
Toponimoak ez du zailtasun handirik, bukaeran -(r)en eta artikulua daude, oso ohikoak etxe izenetan, lerro batzuk gorago bi adibide daude, beste askoren artean. Oinarrikoak du interes handiena, santugin hitza delako:
santugin.
(Añ, A Apend).
"Santero, artífice" Añ. "Imaginero, que labra imágenes de santos, escultor" A Apend (sg. DRA). v. santugile.
Orotariko Euskal Hiztegiak dakarren lekuko zaharrena da Añibarroren Voces Bascongadas liburukoa, 1800. urte ingurukoa; beraz, Leioako lekuko toponimiko honek mende erdia aurreratuko luke hitz honen agerpen zaharrena eta, bide batez, erakutsiko luke hitza bizirik zegoela Bizkaian garai hartan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario