Uiar da Zalduondoko aurkintza bat. XVII. mendeko lekuko bat dago Arabadok web gunean, Arabako Agiritegi Zerbitzuko 1671. urteko agiri batean Uyar toponimoaren aipu bat dagoela.
Uiarra da Entzia Partzuergoko eta Harana udalerriko erreka bat, baina bere izen lehenetsia Ríoviejo da. Gainera, bada beste erreka bat, Kanpezu eta eta Harana udalerrikoa. Azken honek ere, Biarra izen lehenetsia du eta azken aldaera hau interesgarria da, gutxi batzuetan /u/ bokala kontsonante bihurtzen da, zehatzago /b/, cf. Baskaran toponimoa.
Bi toponimoen arteko ezberdintasun bakarra artikulua da, bigarrenean dago baina ez bestean. Etimologiari dagokionez, toponimoek bi elementu dituzte, oinarrian ur, u(h)- eratorpen aldaera erabiliz. Azken elementua ihar izenondoa da. Bi hitzak antonimotzat har badaitezke ere, toponimoan elkarturik agertzen dira. Hori behin baino gehiagotan gertatzen da eta horren adibide dira blog honetan aztertutako Lasiar eta Udiarraga toponimoak, batean lats eta ihar daude eta bestean, analisi etimologikoa zuzena bada, ur, ihar eta -aga. Toponimo hauen sarreretan infomazio gehiago dago.
viernes, 4 de octubre de 2024
Uiar eta Uiarra toponimoak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario