lunes, 21 de octubre de 2024

Ineseta toponimoa

 Mungiako toponimo zahar hau lekuko bakar baten bitartez ezaguna da, XIX. mendearen erdialdekoa, Mungiako herri ondarea (toponimia) liburuan agertua, 998. or.:

Bi aukera daude toponimo hau azaltzeko, bietan elementu berdintsuak daude, oinarrian Ines antroponimo emakumezkoa eta ondoren -eta atzizkia. Baina -eta izan daiteke atzizki txikigarri bat, antroponimian ezaguna, -et atzizki hipokoristikoaren emakumezko aldaera dela. Horrela, inoiz *Ineseta bezalako antroponimo bat izan zitekeen eta lurrak izen hori hartu. Bigarren aukeran -eta litzateke euskal atzizkia, toponimian ohikoa, normalean esanahi pluralgilea du baina antroponimoekin dabilenean leku esanahia besterik ez du, Antxoeta toponimoa bezala, honen oinarrian Antxo antroponimo hipokoristikoa genuke. Beraz, Inesen soroa izendatzeko sortuko zuten.
Ines antroponimoa gaztelaniatik sartuko zen eta horren lekukoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. Aurkitutako lekuko zaharrenak XVI. mende hasierakoak dira eta Urduñakoak, Gaztelaren mugan dagoen udalerria:

Bi aukera daude eta agian *Ineseta antroponimo hipokoristikoaren lekukorik ez izan arren, aukera gehiago ditu egiantzekoena izateko, baina ahaztu gabe beste aukera badela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario