miércoles, 9 de octubre de 2024

Aldatza toponimoa

 Aldatza da Segurako baserri bat. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

ALDATXA (prop.)
Toponimoaren lekuko zaharrenak XVI. mendekoak dira, deitura bihurturik, Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan aurkituak. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen erdialdetik lekukoak daude:

Aldaketa bat gertatu da, lekuko zaharrenetan <s> dena, egun <tz> da. Lekuko zaharra bakarra balitz, kakografia bat balitz azaldu liteke baina lau dira eta beraz, litekeena da pentsatzea lekuko horiek ongi jasorik daude eta orduan aldaketa bat gertatu da, toponimoa garai zaharrenetan *Aldatsa izango zen baina gero, beharbada hiperzuzenketaz, Aldatza bihurturik dago. Toponimoan, artikuluaz gain, aldats hitza dago:
aldats.
1. (V, G; Ht VocGr 399, Lar, Añ (V), Izt 32v, H (s.v. aldapa)); aldatz (V, G; Dv (V), H) Ref.: A; Etxba Eib (aldatza).
Cuesta. "Pente" Ht VocGr 399. "Cuesta", "ladera", "falda de monte" &c. Lar y Añ. "Gatza gañerako aldatza, latza" Etxba Eib. "Aldatz bikie (V-gip), cuesta empinada" Vill (comunicación personal). v. aldapa. Tr. Documentado en textos vizcaínos y, con menor frecuencia, en guipuzcoanos. Los textos antiguos apuntan inconfundiblemente a -ts. La tendencia a emplear -tz aparece primero en vizcaíno, por la temprana confusión de sibilantes.
[...]
Goiko lerro hauetan ederki azalduko litzateke Segura toponimoari gertatutako aldaketa. Bide batez, Orotariko Euskal Hiztegian dago lekuko zaharrenak dira Refranes y sentencias liburukoak, 1596. urtekoak eta Segurako toponimoaren zaharrena 1558. urtekoa da, 40 urteko aurrerapena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario