lunes, 14 de octubre de 2024

Lamineganalde toponimoa

 Mungiako toponimo honetaz lekuko bakarra ezaguna zaigu, XX. mendekoa, eta Mungiako herri ondarea (toponimia) liburuan dago aipatutako lekukoa, 1093. or.:

Toponimoa zaharra izan zitekeen baina lekukoa aski berria da, mende batera baino ez da heldu. Hala ere, ez da sumatzen aldaketa larririk, luzea izan arren. Beharbada toponimoaren elementuak argiak dira eta horrek saihestu du ulertezin bihur zezaketen aldaketa larririk ez izatea.
Toponimoak hiru elementu izango zituen, lamina euskal izaki mitologikoa, gan, gain orokorraren aldaera eta alde. Gertatu den aldaketa bakarra da hirugarren bokalari dagokiona, aurreko bokalaren eraginez aldatu delako: i-a > i-e.
Toponimoa interesgarria da pertsonia mitologiko bat aipatua delako, ez da fenomeno arrunta, nahiz eta adibideak izan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario