lunes, 7 de octubre de 2024

Zarrallero etxea toponimoa

 Andoaingo etxe hau hiru lekukoren bitartez ezaguna zaigu, biak XIX. mende hasierakoak, Andoaingo toponimia liburuan agertzen dira, 53. or.:

Toponimoaren lekukoek Sarrallero aldaera lehenesten dute, bestea, Sarrillero, akatsa izango zelako. Txistukariaren aldaketak ez du lekukorik eta, etimologiak adierazten duen bezala, ez du zentzurik. Toponimoaren berdina da Sarrallero toponimoa, Donostiakoa. Lekuko batean Zarrallero aldaera erabili zen. Bi herriak, Andoain eta Donostia, oso hurbilak dira.
Toponimo hauetan lanbide izen bat dago, *zerrallero, euskaraz sarrailagile hitza erabilia izan zen:
sarrailagile.
(H; -alla- Lar, Añ, H), sarrailgile (SP, Urt Gram 37).
Cerrajero.

Toponimo hauek erakusten dute *zerrallero hitza ere bazela, gaztelaniazko cerrajero izenarekin lotua.

Eguneraketa (2025-11-14):
Sarreran erabilitako lekuko zaharrenak XIX. mendekoak ziren, baina bada ia bi mende zaharragoko lekukoa, Andoain, de tierra a villazgo (1379-1615) liburuaren 56. orrialdean Sarrallero agertzen da Andoaingo etxe batzuen zerrendan, 1649. urtekoa omen da. Analisi etimologikoa ez da ezertan aldatzen baina oraingo lekukotza XVII. mende erdiraino heltzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario