miércoles, 9 de octubre de 2024

Marinarte-Mañarte toponimoa

 Marinarte da Eskoriatzako baserri bat. Mañarte baserri bat dago, Marin elizatean, Eskoriatzan. Biak toponimo bat izendatzeko erabiltzen dira, ahozko aldaera Mañarte da eta ofiziala Marinarte, jatorrizko izenetik hurbilago. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:

MARIN ARTE (MAÑARTE) (2 viv.) (prop.)
Bi izenak agertzen dira, parentesi artean ahozko aldaera litzateke. Elizate berean beste izen bat dago, antzeko laburketa jasandakoa:
MARIN URRUTI (MAÑURTI) (prop.)
Toponimoak bi elementu ditu, Marin, elizateko izena eta arte, leku partikula. Interesgarria da Marinarte > Mañarte bilakaera, oso ohikoa ez delako. Beharbada lehenik bokalarteko dardarkaria galdu zen eta ondoren, sudurkaria sabaikaritu zen: Marinarte > Mainarte > Mañarte. Izan ere, hiru urratsen lekukoak daude izendegi geografiko ofizialean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario