Mungiako toponimo honen bi lekuko jaso dira, XIX. eta XX. mendeetakoak, Mungiako herri ondarea (toponimia) liburutik jasoak, 1073. eta 1074. orrialdeetan:
E defendemos que ninguno no aya carneceria ni bancos en la villa pora vender carne [...] por nuestra carta plomada, que son la mayor carneceria que es en la cal Tenebregosa [...] que ayan quatro bancos en la mayor carneceria de Burgos, que es en la cal Tenebregosa...Lekuko hauek agiri batekoak dira, 1260. urtekoak eta nabarmena da Burgoskoak direla, euskal lurraldetik ez urrun. Beraz, bokal asimilazio bat gertatuko zen, agian euskaran bertan, a-e > a-a.
Esanahiari dagokionez, carnicería hitzaren adiera bat aipatzekoa da:
4. f. Ec. p. us. matadero (|| sitio donde se mata y desuella el ganado).Mungiako toponimoaren bi lekukoetan aipatzen da Karnazeriondotik hurbil hiltegia zegoela, beraz, hiltegi hori karnazeria hitzarekin ezagutuko zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario