viernes, 11 de octubre de 2024

Juantxin toponimoa

 Mungiako soro hau behin agertzen da, XIX. mendearen bigarren erdialdeko lekuko batean, Mungiako herri ondarea (toponimia) liburuan, 1044.-1045. or.:

Toponimoan antroponimo huts bat genuke, Juantxin, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan lekuko zahar bat dago, Erdi Arokoa, 213. or.:
Antroponimo honen oinarrian Juan antroponimo gizonezkoa dago eta ondoren, bi atzizki hipokoristiko, -txi eta -in, Salaberriren arabera.
Mungiako toponimo honen bitartez beste lekuko bat gehitzen zaio zegoen bakarrari, hipokoristiko honen erabilera hedatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario