lunes, 21 de octubre de 2024

Judegua toponimoa

 Mungiako toponimo honek lekuko ugari utzi ditu, zaharrenak XVIII. mendekoak dira eta Mungiako herri ondarea (toponimia) liburuan jasoak dira, 1045. orrialdean eta hurrengoetan:

Irudian lekuko zahar batzuk baino ez dira hartu, askoz gehiago badaudelako, baina ez diete ezer eransten auzkeztutakoei. Gainera, bi toponimo eratorri sortu zituen, Judeguaga, 1049. or.:

Azkena, Judegubaso, 1049. eta 1050. orrialdeetan:

Toponimo nagusian, artikuluaz gain, judegu hitza dago, judu hedatuagoaren aldaera bat, sartaldekoa. Ezin da jakin aipatutako toponimo hauek sortzearen arrazoia, badirudi izengoiti bat izan zitekeela, Turkoene toponimoaren antzera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario