Toponimo honen oso lekuko zaharra dago Donemiliaga Kukulako Becerro Galicano izeneko bilduman, 611. agirian, datarik gabekoa, baina 1099. urte ingurukoa izan daiteke:
alias tres terras in TurrizToponimoa nafarra zen, Badoztaingo lur eremuak aipatuak dira agirian. Toponimoak aldaketa bat jaso zuen, aferesi bat, hau da, hasierako fonemaren galera. Berdintsua gertatuko zen Lunbe toponimoarekin, bilduma berekoa. Horrela, toponimoaren izen osoagoa *Iturriz izango zen. Bi elementuz osaturik dago, iturri izena, egun ere oso arrunta eta -tz atzizkia, ugaritasun adierazlea, erdialdeko eta sortaldeko eremuetan -tze askoz ohikoagoa da, horrela, Astigartz toponimoan, astigar zuhaitz izena dago eta -tz ugaritasun atzizkia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario