lunes, 7 de octubre de 2024

Osiondo toponimoa

 Osiondo da Bidania-Goiatz udalerriko baserri bat, Elbarren bailaran. XX. mendeko toponimoaren lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

OSIÑONDO (USIONDO) (2 viv.) (prop. y col.)
Beraz, hiru izen daude, Osiondo, Osiñondo eta Usiondo eta hirurek azalpena merezi dute. Azkena, ziurrenik Osiondoren aldaera da, bokal disimilazio baten ondorengoa: o-i > u-i. Bi geratzen dira, Osiondo eta Osiñondo. Bigarrenak ez du azalpen beharrik, osin eta ondo hitzen elkarketa litzatekeelako. Osiondo, aldiz, ezberdina da eta badirudi beste disimilazio bat gertatu dela, sudurkariena. Ezaguna da hitz batean bi sudurkari izateak aldaketa sor dezakeela, batzuetan disimilazioa gertatzen da eta bat aldatzen da, Jaundele toponimoan gertatu zen bezala. Beste batzuetan aldaketa larriagoa da eta sudurkarietako bat galtzen da, Galaena toponimoan gertatu zena, Galanena ere izan zelako eta bilakaera bera Osiondo aldaerari gertatuko zitzaion.

No hay comentarios:

Publicar un comentario