viernes, 18 de octubre de 2024

Erezuma toponimoa

Erezuma da Errigoitiko baserri bat. Lekuko zaharrak daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Erezuma [N, TO]
Erezuma (la casa de), Rigoitia, a.1876, FogVizcayaMs.
Ereçuma (la casa de), Rigoitia, a.1641, FogVizcayaMs.
Herezuma (la caseria de), Rigoitia, a.1745, FogVizcayaMs
.

Erezuma [N, NO]

Eresuma (ynquilino) (J(ose)ph de), Forua, a.1745, FogVizcayaMs.
Erezuma (Agusttin de) [Vidansolo (la casa de)], Rigoitia, a.1876, FogVizcayaMs.
Erezuma (Domingo de), Guernica, a.1876, FogVizcayaMs.

[...]
XVII. lekuko gehiago daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak:

Toponimoa zaharra da eta lekukoetan ezberdintasun bakarra txistukariarena da baina hori erraz azal daiteke txistukarien neutralizazioagatik, sartaldean hasi zena eta, beraz, Errigoitiko toponimo honek garai zaharrean hartuko zuen.
Toponimoa Erezuma bazen, dagoen bezala ez da azaltzeko erraza baina aldaketa txiki batekin zeharo argi geratuko da; izan ere, toponimoak metatesi bat jasan zuen eta aldaketa hori atzerantz egin eta *Eremuza eskuratuko genuke, hau da, eremu + -tza bezala analiza daiteke. Eremu hitzak, dena den, oztopo bat du, sartaldeko euskaran ermu aldaera darabiltelako. Azalbide bat izan liteke toponimo hori arkaismoa dela, dakigulako ermu aldaera berankorragoa dela. Bestela, baina hau zailagoa da, eremu hitza berrikuntza izatea inguru horretan eta orduan, nagusitzea lortu ez bazuen, errazagoa izango zen aldaketaren bat jasotzea. Bi aukerak ez dira ezinezkoak, baina datu gehiago beharrezkoak lirateke, Bizkaiko lurraldean ermu eta eremu hitzen erabileraz.
Oinarrian eremu balitz, metatesi bat gertatuko zen eta hauek ez dira gertaera erregularrak baina inoiz gertazen dira eta Erezuma izan daiteke fenomeno honen beste adibide bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario