Ataungo toponimo zaharren artean Oialgindegi etxea bazen, XVII. mendeko lekuko baten bitartez ezaguna: casa llamada Oyalguindegui (1641). Sarreran bertan bere erdal kidea ematen dute, 'pañero'. Hitza ez da ezezaguna, Orotariko Euskal Hiztegian ere dagoelako, oihalgin:
oihalgin.Lekukotza guztia hiztegietakoa da eta lekuko zaharrena, Larramendiren hiztegikoa da, 1745. urtekoa. Beraz, Ataungo lekukoak mende bat lehenago aurreratzen du hiz honen agerpen data eta erakusten du hitz ezaguna eta erabilia zela, hiztegietatik kanpo bizirik zegoela. Beste aldetik, bigarren elementua -tegi atzizkia litzateke, oso ohikoa etxe izenetan.
(V ap. A (s.v. oialgille) ; Lh); oihalkin (Lar, Añ, Dv A, H (+ oial-) ).
Fabricante de paños. "Drapier" Lh.
No hay comentarios:
Publicar un comentario