Gurbil hasiera duten lau toponimo dira aztergai sarrera honetan, guztiak Nafarroakoak: Gurbil, Gurbilgaña, Gurbilgibela eta Gurbillaga.
Lehenengoa Gurbil da, Eltzaburu, Iraizotz, Larraintzar, Lizaso herrietako aurkintza bat. Lekuko zaharrena XVIII. mende hasierakoa da:
gurbilgolarrea (1703)Gurbilgaña da Iraizotz eta Lizaso herrien arteko mendia, beraz, aurreko toponimoaren eratorria. Lekuko zaharrenetan izen ezberdina da:
gurbil (1833)
gurbil (1893)
gurbilleta (1837)Dirudienez, izen zaharra Gurbilleta zen baina XX. mendean aldaketa gertatu zen eta Gurbilgaña erabiltzen hasi ziren eta egun izen hori dago, ez besterik.
gurbilleta (1893)
gurbilleta (1901)
gurbilgaña (1997)
Gurbilgaña (2019)
Gurbilgibela da Ultzamako mortu bat, lekukoak oso berriak dira, XX. mende bukaeran hasten da lekukotza:
gurbilgibela (1997)Aipatzeko geratzen den azkena Gurbillaga da, Azkarateko aurkintza. Lekukoak XVIII. mende hasieran agertzen hasten dira:
Gurbilgibela (2019)
gurbillaga (1704)Beraz, aztertzekoak dira bost izen, Gurbil, Gurbilgaña (lehen Gurbilleta), Gurbilgibela eta Gurbillaga. Gurbil hitzaz gain bi atzizki daude, -aga, -eta eta bi izen, gain, gibel.
gurbellaga (1704)
gurbillaga (1893)
gurbillaga (1997)
Analizatzeko geratzen da toponimo hauen oinarria, *Gurbil. Azterketa etimologikoari dagokionez, bi dira jasotako aipuak, Gurbil toponimoaren web orrian, lehena Nafarroako Toponimia eta Mapagintza liburu bilduman, XLIII, 108:
[...]Azken bi aipuak Jean-Baptiste Orpustanenak dira, bere Les noms des maisons médiévales en Labourd, Basse-Navarre et Soule liburuan agertuak, lehena, III. kap., 161. or.:
OBS.- Según Azkue gurbil ‘barrilito como de media cántara’, pero que no creemos que guarde relación con este topónimo. F.Idoate localiza un despoblado con el nombre de Gurbil en el vecino valle de Anué, aunque ha sido imposible localizarlo. Es por ello que el Gurbil que aparece como desolado en el Libro de Fuegos de 1427, pero no en el de 1366, pudiera ubicarse en este paraje. El término se extiende por Eltzaburu y Larraintzar.
[...]
[...]Azkena, III. kap., 96. or. [7. oharra, 175. or.]:
la base gur (quoique seulement possible dans aytzcureche à Abense-de-Haut) de guren bien identifiée en toponymie basque (gurbil, gurbeaga, gurmendi aux XIIIe et XIVe siècles en zone hispanique) a sans doute un rapport avec l’oronymie et l’idée de hauteur comme son dérivé guren, en Soule dans mendigorren (en phonétique gasconne du Censier il faut entendre une voyelle fermée vélaire “ou”) à Trois-Villes, mi(ñ)agoren à Alçay
[...]
[...]Guren hitz galdutik erauzitako *gur zalantzazkoa da eta ematen dituen ustezko eratorriak ere ilunak dira, nahiz eta ezinezkoak ez izan.
L’élément guren perdu par le lexique moderne mais bien présent en toponymie médiévale comme second terme de composition, et peut-être identifiable comme forme superlative d’un gur- lui aussi utilisé en toponymie, est probablement lié au même ensemble sémantique avec l’idée de “limite de hauteur, le plus haut”, morphologiquement et lexicalement proche en ce cas de goien “le plus haut” [7 L’existence d’une base gur est claire d’après les composés comme 1240 gurbil, 1242 gurbe-, 1243 gurpegi, 1393 gurmendi, et il y a lieu d’y reporter probablement des toponymes et oronymes comme Baigura, et en Béarn Gurs ou Gurmençon dont l’explication reste inconnue]
[...]
Sarrera honetan egingo den hurbilketa beste bide batetik doa, Gurbindo, Gurbiola eta Gurbizar toponimoetan egin den analisia Gurbil toponimorako ere egokia izan daitekeelakoan. Hauetan *burgi > *gurbi bilakaera gertatu zitekeela azaldu genuen eta fenomeno bera erabiliz azalduko dira hemen aurkeztutako toponimoak. Erakutsitako metatesia gertatu bazen, toponimo hauek guztiek oinarriaren bukaeran alboko bat dute eta hori azaltzeko egiantzena da *bil 'biribil' hitz zaharra izatea: *burgi > *gurbi + *bil > *gurbil, beharbada tarteko izena *gurbibil izan zitekeen, baina haplologia gertatuko zen, bi silaba oso antzekoak batu ziren bat gertatuz. *Bil erro zaharra beste hainbat toponimotan dago, Bunabil toponimoan bezala.
Beharbada inoiz *gurbil hitza izan zen, "herri biribil" adieraziz, Gurbil toponimoa aski zaharra da, aipu etimologikoetan XIII. mendeko lekuko bat dago. Kontuan izanik egun aurkintzak direla, litekeena da garai batean, Erdi Aroan, leku hauetatik jendea joatea, hustu arte eta gero herrixkak ere galduko ziren desagertu arte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario