miércoles, 13 de noviembre de 2024

Armaola toponimoa

 Armaola da Bizkaian eta Gipuzkoan dagoen toponimoa. Bizkaiko Ziortza-Bolibar herrian Armaolaerrota eta Armaolatorre daude, biak baserriak. Gipuzkoan, Seguran Armaola izeneko errota dago, baita Armaolako zubia ere. Azkenik, Zerainen Armaolazelai izeneko belardia dago.
Armaola deituraren XVII. eta XVIII. mendeko lekuko ugari daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Armaola [N, NO]
Armaola (Marttin de Gurpide) [Gurpidea (la cassa de) (pr.n.res)], Marquina, a.1704, FogVizcayaMs.
Armaolea [N, NO]
Armaolea (Asencio de) [Aulestia (puebla de)], Murelaga, a.1704, FogVizcayaMs.
Armaolea (Juan de), Ondarroa, a.1745, FogVizcayaMs.
Armaolea (M(art)in de), Cenarruça 17.1641, FogVizcayaMs.
Armaolea (ynquilino) (Joseph de), Arbazegui, a.1745, FogVizcayaMs.
Liburu horretan Ziortza-Bolibarko toponimoa dago, baina Armaolea izena du:
Armaolea [N, TO]
Armaolea (el molino de), Bolibar/Cenarruza, a.1796, FogVizcayaMs.
Armaolea (el molino de) [Zeniga (cofradia de)], Cenarruza, a.1745, FogVizcayaMs.
Armaolea (la casa de), Bolibar/Cenarruza, a.1796, FogVizcayaMs. -/Cenarruça 17.1641, FogVizcayaMs.
Armaolea (la caseria de) [Zeniga (cofradia de)], Cenarruza, a.1745, FogVizcayaMs.
Armaolea (la cassa de), Zenarruza, a.1704, FogVizcayaMs.
Armaolea (la ferreria de), Bolibar/Cenarruza, a.1796, FogVizcayaMs.
Armaolatorre toponimoaren lekuko zaharrenetan Armaolea nagusi da: Armaolea (1626), Armaola (1635), Armaolea (1638, 1641). Baina toponimoa, ikusi dugun bezala, deitura ere bazen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVII. mende hasieratik lekuko ugari daude Armaola deitura dutenak:

Armaolea deituraren lekukoak gehiago dira, eta zaharragoak:
Bukaerako ezberdintasunak sartaldeko euskararen ezaugarri bat du, aa > ea bilakaera, eta Armaolari artikulua eranstean disimilazio hori ere gertatu zen: Armaola + -a > Armaolea.
Toponimoak bi elementu izango zituen, bukaeran ola izena, oso ohikoa toponimian eta oinarrian arma izena. Ziurrenik aipatutako herrietan burdinola bat izango zen, armak egiten zituena. Beharbada garai batean *armaola izeneko hitz elkartua izan zen, armak egiten aritzen ziren burdinolak izendatzeko, baina horren ustezko aztarren bakarra aztertutako toponimoak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario