Giriduia da Bernedoko bizkarra, hegia. Lekukoek ez dute zahartasun handirik: Loma El Guiriduy (1993), Loma Giriduia (2006). Araban bertan bazen toponimo homonimo bat, Harana udalerrian, kilometro ez askora. XVIII. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:
GUIRIDUYA, 1787, monte de San Vicente Arana.Girigaina da Harana udalerriko tontor bat. Lekuko zaharrenak XX. mendekoak dira: Guirigaina (1983), Guirigaina (1992).
Toponimo hauen elementuak batuz, izan da Araban beste toponimo bat, Giriduigaña, Montaña alavesa. Comunidades y pastos liburuan, 340. or.: GUIRIDUYGAÑA.
Toponimo hauetan hiru elementu daude, artikuluaz gain, -dui atzizkia, -di hedatuagoaren aldaera zaharragoa, gain izen arrunta eta, interesgarriena, giri izena:
(giri).Parentesi artean agertzen da erdaraz jaso zelako, ezagutzen den lekuko bakar hori Arabako erdaran erabiltzen zen euskal jatorriko hitz bat zelako. Bide batez, Lopez de Gereñuren lekukoa hitz honen lekuko zaharrena 116 urtez aurreratuko luke Orotariko Euskal Hiztegikoa, 1903. urtekoa delako.
(giri). "Tojo, planta de la familia de las leguminosas, Genista scorpius" Baraib Voc.
No hay comentarios:
Publicar un comentario