miércoles, 6 de noviembre de 2024

Miriategi toponimoak

 Bizkaiko herri berean, Arratzun, daude Miriategi izeneko etxeak, Loiolako Miriategi eta Miriategi. Azken honek lekuko bakarra du, Miriategui (1826). Bestearen lekukoak aurreko mendean hasten dira, Euskaltzaindiaren EODA datu basetegitik jasoak:

Miriategui (1704)
Miriategui (1745)
miriategui (1796)
[...]
Lekuko gehiago daude, ia guztiak XVIII. mendekoak baina bat aurreko mendekoa da, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan aipatutako lekukoak daude:
Miriategui [N, TO]
Miriategui (la casa de), Arrazua, a.1796, FogVizcayaMs.
Miriategui (la caseria de), Arrazua, a.1745, FogVizcayaMs. -/Arraçua, a.1641, FogVizcayaMs.
Miriategui (la cassa de), Arraçua, a.1704, FogVizcayaMs.


Miriategui [N, NO]
Miriategui (Diego de) [Arragoeta (la caseria de)], Arrazua, a.1745, FogVizcayaMs.
Miriategui (Domingo de Pertica), Arrazua, a.1798, FogVizcayaMs.
Miriategui (Joseph de), Arraçua, a.1704, FogVizcayaMs.
Miriategui (M(a)r(ti)n de) [Miriategui (la cassa de)], Arraçua, a.1704, FogVizcayaMs.
Miriategui (ynquilino) (Joseph de), Ajanguiz, a.1745, FogVizcayaMs. -/Arrazua, a.1745, FogVizcayaMs.
Miriategui (ynquilino) (Juan de), Arrazua, a.1745, FogVizcayaMs.
Miriategui viuda (ynquilino) (Fran(cis)ca de), Luno, a.1745, FogVizcayaMs.
Toponimoa deitura bihurtu zen eta horri esker lekuko zaharragoak ditugu, herri berekoak, Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVI. mendearen erdialdetik lekukoak ugariak dira:

Toponimoak bi elementu izango zituen, azkena -tegi atzizkia, oso ohikoa etxe izenetan. Lehenengo elementua antroponimo bat litzateke, emakumezkoa, *Miria, lekuko antroponimorik ez dago baina bai toponimikoak. Mitxelena eta Irigaraiaren Nombres vascos de persona lanean informazioa dago izen honetaz, 120. or.:
Beraz, Miriategi litzateke *Miria antroponimoaren beste lekuko bat, Arratzuko toponimoaren bitartez gureganaino heldutakoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario