lunes, 11 de noviembre de 2024

Arkaganeta toponimoa

 Arkaganeta da Meñakako baso bat. Lekuko zaharrena XX. mende bukaerakoa da, arkaganeta (1986). Hala ere, toponimoaren elementuak argiak dira, arka izena, gan, gain hedatuagoaren aldaera eta, azkenik, -eta atzizkia. Interesgarria da arka izenaren agerpena toponimian, uharka hitz elkartuaren sinonimotzat har daitekeena, hitza Uarkalde toponimoan dago, beste batzuen artean. Arkaren agerpen batzuk dira Arkaburua eta Arkauti toponimoak, azken honetan nahiko argia litzateke uharkarekiko sinonimia.
Meñakako toponimotik oso hurbil Gonda erreka dago eta, beraz, emandako etimologiaren sendogarria da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario