miércoles, 6 de noviembre de 2024

Antxikoa toponimoa

 Antxikoa da hiru baserritako izena, bi daude Bizkaian, Berriatuan eta Ondarroan. XVIII. mendeko lekuko batzuk daude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:

Anchicoa [N, TO]
Anchicoa (la casa de), Berriatua, a.1704, FogVizcayaMs., a.1799, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la casa de) [Asterrica (cofradia de)], Berriatua, a.1796, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la casa de) [Renteria (barrio de)], Ondarroa, a.1796, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la caseria de), Marquina, a.1745, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la caseria de) [Asterrica (cofradia de)], Berriatua, a.1745, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la caseria de) [Verano (cofradia de)], Mallavia, a.1796, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la cassa de) [Arttiuay (rebal de)], Marquina, a.1704, FogVizcayaMs.
Anchicoa (la cassa de) [Somera (calle de)], Marquina, a.1704, FogVizcayaMs.

Beste baserria Araban dago, Aramaion. XX. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
ANCHICOA, caserío de Barajuen.
Gainera, herri berean oso antzeko toponimo bat zegoen, hau ere baserria:
ANCHICO, caserío de Uncella.
Lekuko zaharragoak badira, XVI. mende hasierakoak, baina ez da ziurra toponimoa izatea, beharbada aitaren izena aipatua zelako, Honra de hidalgos, yugo de labradores liburuan daude hurrengo bi lekukoak 28. agirian, 1510. urtekoan. Lehenengoa 185. orrialdean dago:
Juan de Anchico e Andres de Lasaga, su suegro, quatorse mill mrs.
Azkena, hurrengo orrialdean:
Ochoa de Anchico, diez e syete mill mus.
Izan ere, Antxiko antroponimoa herri berean aurkitzen da, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan agertzen den bezala, 125. or.:

Salaberriren iritziz, Antxo izenetik sortuko zen Antxiko, baina ez da ezinezkoa Santxiko antroponimotik ere sortzea, ondoren txistukari disimilazioagatik hasierakoa galdu zen, Ansuri toponimoan gertatu bezala. Azken batean Antso/Santxo antroponimoaren hipokoristiko bat da, eta bide bat baino gehiago badago ere, bietatik Antxiko izeneraino heltzen da, arazorik gabe.
Antxikoa azaltzeko, pentsatu liteke beste askotan bezala artikulua gehitu zitzaiela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario