Azariain da Etxalekuko aurkintza bat. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian informazioa dago toponimo honi buruz eta azterketa etimologikorako ezinbestekoa, lekukoak, zaharrak eta berriak:
azarain (1718)Toponimoak hainbat aldaera izan ditu, osoena Azariain litzateke, ondoren Azarain laburtua izango zen, gero Azarin laburtuagoa eta, azkenik, egungo Azain laburrena.
azarin (1790)
azariain (1797)
[...]
azáin (1992-1999)
Etimologiari buruz, aipagarria da José María Jimeno Juríoren adierazpena Estudios de toponimia navarra lanean azeri euskal hitzarekin lotura ikusi zuelako. Ziurrenik hitz bera da, baina Azeri antroponimoa litzateke, jatorri berekoa. Bukaerakoa -ain atzizkia litzateke. Toponimoa garai zaharretan sortuko zen, beharbada Erdi Aroan, izan ere, mende haietan ohikoa izan zen Azeri gizonezko izena.
Hala bada Azariain litzateke Nafarroako beste toponimo bat -ain atzizkia duena, horrelakoak ugariak dira Nafarroan, asko herri izen bihurtuak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario