lunes, 25 de noviembre de 2024

Laurika toponimoa

 Laurika da Gamiz-Fika udalerriko etxebizitza bat. Toponimo eratorri bat du, Laurikako erreka, Gamiz-Fikan eta Mungian dabilena. Azken herri horretakoa da Laurikalde aurkintza, Mungiako herri ondarea (toponimia) liburuan dagoena, 1140. or.:

Ikus daitekenez, ez du oso lekukotza zaharrik, XX. mende hasierakoa delako. Gamiz-Fikakoa, aldiz lehenago agertzen da, XVIII. mendetik:
laurica (1741/11/18)
laurica (1782/02/08)
laurica, casa de (1799)
Garai bertsukoak dira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan aurkitutakoak:
Laurica [N, TO]
Laurica+ (la casa de) [Gamiz (en la anteiglesia de)], Munguia (anteiglesia de) (villa de), a.1796, FogVizcayaMs.
Laurica+ (la caseria de) [Munguia (casas avecindadas a la villa de)], Gamiz, a.1745, FogVizcayaMs.
Laurica_de_Anunsarri+ (la casa llamada), Munguia (villa de), a.1799, FogVizcayaMs.
Bilaketa bat gehiago egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak. XVII. mendeko lekuko bat aurkitu da:
Bukaerakoa -ika atzizkia bada, oinarrian antroponimo bat izan ohi da, eta bada Iiro Kajantoren The Latin cognomina liburuan oso izen egokia: Laurus 21. 25. 89. 334.
Beraz, garai zaharrean Laurus + -ica > Laurica. Hala sortu zen eta, beste euskal toponimo zahar askok ez bezala, ez du aldaketarik jaso sortu zenetik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario