Erenzaba da Aranaratxeko aurkintza bat. Lekukoak XVIII. mendean hasten dira eta bi izen tartekatzen dira, Erenzaba eta Erenzau:
erenzaucoeguia (1735)Badirudi lekuko eratorriek *Erenzau erakusten dutela eta toponimoa bakarrik dagoenean, Erenzaba. Azken honen azken bokala artikulua izan daiteke eta, beraz, antzinako toponimoa Erenzau izango zen. Artikuluaren gehiketa fenomeno ezaguna da euskal toponimian. Bilakaera hori, toponimoei artikulua gehitzea, beste zenbait eremutan ere ezaguna da, hala nola Araban. Ez da, beraz, fenómeno ezezaguna.
erenzaba (1737)
herenzauco lezeadana (1867)
erenzaba (1884)
lenzaba, alto de (1884)
Erenzaba toponimoak tarteko *Erenzaua izan zuen baina -ua bokal bilketa -ba bihurtu zen, lekukorik utzi gabe, aldaketa bera zenbait toponimotan gertatu da, cf. Mutilba (N), Mutilua zaharrago batetik.
Aldaera zaharrena *Erenzau izanik, hortik hasi behar da ikerketa lana eta bukaera horrek bilakaera ezagun bat gogorarazten du, -anu > -au, cf. Gomizau toponimoa, Nafarroan. Atzeranzko urratsa egin eta *Erenzano moduko toponimoa izango zen garai batean, eta hau Terentius antroponimoarekin lotzekoa litzateke: Terentius + -ano > *Terentiano > *Erenzau. *Terentiano eta *Erenzau aldaeren arteko aldeak badira, lehenik t- herskariaren galera, bigarrenez, -tia- > -za- bilakaera; hirugarrena, sudurkariaren galera, eta azkenik, -ao > -au diptongoaren sorrera, baina azken urrats hau beharbada ez zen gertatu eta bukaerako bokala antzinatasun seinalea da. Hitz hasierako kontsonantearen galera disimilazioz gerta zitekeen, baina horrek eskatuko luke oso garai zaharrean gertatzea edo, bestela, hasierako herskarien egonkortasun ezak azalduko luke aipatutako galera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario