Tartaka da Gizaburuaga eta Ispaster herrien arteko tontorra. Lekuko zaharrenak XX. mende bukaerak dira, Tarteka, lau lekuko, (1986), Tarketa, bi lekuko, (1986). Gerokoa da Tartaka (1999), baina badago beste lekuko bat, XIX. mendekoa, Tartaca, Pascual Madozen hiztegikoa.
Toponimoak bi elementu izan ditzake, bukaeran -ka atzizki txikigarria, beste toponimo batzuetan agertzen dena, blog honetako aztertutako Arkaka toponimoan bezala. Oinarriak zailtasun gehiago ditu, egokiena darte izena izan daiteke, zuhaitz mota batzuk izendatzeko erabilia:
1. Bosque bajo, jaral; maleza.Baina hitza batez ere Ipar Euskal Herriko hizkeretan eraibilia izan da eta oztopo hori aipatu beharrekoa da, nahiz eta azalbide bat eman. Litekeena da toponimo hau arkaismoa izatea, hitza garai batean hedatuagoa izango zen eta gero bere erabil-eremua murriztuz joango zen.
2. Retoño de árbol.
3. Árbol joven.
4. "Mediano, intermedio (hablando de árboles)" A.
Toponimoaren beste bi izen erraz azaltzen dira, Tartaka aldaera bokal asimilazioaz sortuko zen, baina hori ez da azalbide bakarra. Tarketa aldaeran metatesia gertatuko zen, Tarteka > Tarketa, azken bi silabetako kontsonanteek lekua trukatu zuten, t-k > k-t.
No hay comentarios:
Publicar un comentario