lunes, 27 de octubre de 2025

Kaperoenea toponimoa

 Kaperoenea zen Donostiako baserri bat, egun desagertua. XIX. eta XX. mendeetako lekukoak daude Donostiako toponimia bilketa lanean:

KAPEROENEA: Caperonea (1841, casa, D.U.A.-B-10-II-362-2), Capoene (1860, D.U.A.-D-7-1-P.), Capuene o Caperoene (44) (1862, casa, D.U.A.-D-7-1-1), Capoene (1864, Casa de labor, N.P.G., 65 orr.); Kapuene (1989, D.U.T.B.). 64-14-2, M. H-4.
Azkenik, lekuko zaharrago bat dago, XVIII. mendearen bukaerako  Proyecto de erección de tres iglesias antemurales en San Sebastian. Hacia 1775 izenburuko lanean, Luis Murugarren egilea, BAP, 1980, Caperoene.
Toponimoak 200 urte baino gehiago iraun du aldaketarik jaso gabe eta oso egitura ezaguna du, bukaeran artikulua, aurrerago genitiboa eta oinarrian, jabearen izena, izengoitia, batzuetan bere lanbidearen izena. Horrelakoa izango zen hau ere, oinarrian kapero hitza dago, Orotariko Euskal Hiztegian ez dago baina capero, gaztelaniazko hitza bada:
capero
De capa.
    m. Eclesiástico que en iglesias catedrales, colegiales y otras asiste al coro y al altar con capa pluvial, por días o semanas, conforme a los estatutos.
    m. cuelgacapas.
    Sin.:
        perchero, percha1, cuelgacapas.
Euskaraz bada hitz oso antzeko bat, kapagin, Kapagiñenea eta Kapaginerreka toponimoetako oinarria baina eraketa berdintsua bazuten ere, gaztelaniazkoa eta euskarazkoa oso ezberdinak ziren, bata elizako kontua zen eta bestea esku langile bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario