Perrategi da Tolosako etxe bat. Gainera, Iruran bada Perrategiko barrutia. Tolosako baserriaren XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan, Santa Luzi ballaran:
PERRATEGI (prop.)Toponimoaz gain, deitura ere bihurtu zen eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen lekuko bat dago, Tolosakoa:Herri berekoak izanik, litekeena da toponimoa eta deitura bera izatea. Lau mende baino gehiago igaro badira ere, toponimoa ez da aldatu, izan ere, hitz elkartu bat dugu eta duela hamarkada batzuk arte jende guztiak ezagutu zuen hitza eta esanahia, ferrategi, nahiz eta Orotariko Euskal Hiztegiko sarrera oso laburra izan:
ferrategi.Hitz elkartu honek bi elementu ditu, ferra izenaz gain, -tegi atzizkia, oso ohikoa etxe izenetan. Ferrategi hitzaren lekukotza oso berria da, XX. mendekoa eta Tolosako lekukoak hiru mende baino gehiago aurreratuko luke bere agerpena.
(B), perrategi (B).
" Ferratei, perrategi, donde se hacen herraduras. Aita ferrateian dago. Goazen ferrateire " Izeta BHizt.
Ferra hitzetik sortutako beste hitz bat ferratzaile da, Perratzallene toponimoan dagoena. Bi toponimoetan hasierako fonema /p/ da, /f/ jatorrizkotik egokitua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario