lunes, 13 de octubre de 2025

Kasparrenea toponimoa

 Kasparrenea da Debako etxe baten izena eta bazen Donostiako baserri batena, egun desagertua. Izendegi ofizialean ez dago lekuko zaharrik eta daukagun bakarra XX. mende bukaerakoa da, Donostiako toponimia bilketa lanekoa:

*KASPARRENEA: Kasparrene (1989, D.U.T.B.). 64-6-2, M.
Toponimoek hiru elementu zituzten, bukaeran genitiboa eta artikulua eta oinarrian antroponimo bat, Gaspar, errege magoetako bat eta aurreko mendeetan erabilia antroponimo bezala. Euskal Herrian ere ez zen ezezaguna eta bilaketa egin da Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta XVI. mendearen hasieratik lekukoak daude:

Nabarmentzekoa da bietan hasierako herskaria ahoskabetu dela, ziurrenik bigarren silabako herskariaren eraginez, g-p > k-p-.
Egun erabat ezohikoa da bere erabilera antroponimikoa baina aurreko garaietan ez zen horrela eta horren adibidea da *Txaspar hipokoristikoa, Txasparrena toponimoaren oinarria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario