Arabako toponimo honen lekuko bakarra dago, XVIII. mende hasierakoa, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan dago:
ERROMANSORO, 1708, labrantío de Vicuña.Toponimoa, lekuko bakarra bada ere, aski argia da, bi elementu ditu, bukaeran soro izen arrunta, toponimian oso ohikoa eta oinarrian Erroman antroponimoa dago, Irigarai eta Mitxelenaren Nombres vascos de persona lanean aipatua da:Euskaraz gertatu den egokitzapen bakarra izan da protesi bokalikoa. Roman antroponimoa aspalditik ezaguna da euskal lurretan, XVI. mendeko lekuko ugari daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta Araban izan zuen harrera ikus daiteke:Lekuko honek erakusten du Araban ere ezaguna izan zela Erroman antroponimoa eta bere eratorri toponimikoen artean sartzekoa da Erromansoro.
No hay comentarios:
Publicar un comentario