jueves, 2 de octubre de 2025

Etzabal toponimoak

 Etzabal da Gipuzkoako hainbat herritako toponimoa. Berastegiko, Bergarako eta Donostiako aurkintza bat da, Deba ibaiaren eta Oriaren erreka da, Enirio-Aralarren zuloa da eta Usurbilen baserria da.
XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan, Usurbilgo Aginaga ballarakoa:

ETZABAL (col.)
Liburu berean Urnietako beste bi baserri aipatzen ditu, Urnietako Lategi ballarakoak:
ETZABALBERRI (prop.)
ETZABALZAR (prop.)
Toponimoaren lekuko zaharrik ez bada, analisia emateko aukera bada, jakinik aldaketa bat beharrezkoa dela. toponimoak bi elementu izango lituzke, bukaeran zabal hitz ezaguna eta oinarrian et-, hegi hitzaren eratorpen aldaera, beste toponimo batzuetan ere dagoena, horrela, blog honetan aztertu diren Ekain eta Etume toponimoetan oinarri bera dago.
Beste aukera bat dago, agian Usurbilgo toponimorako egokiagoa, etxa- 'etxe' + zabal elkarketatik sortua. Baserria izanik, horrelako egitura egokia izan liteke, haplologia bat gertatuz. Beste toponimoetan ez da etxerik aipatzen eta, mendialdean bazeuden, lehenestekoa litzateke eman den lehen etimologia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario