miércoles, 29 de octubre de 2025

Antxotoneko borda toponimoa

 Antxotoneko borda da Nafarroako Itsaso herriko etxola bat. Badira beste hiru toponimo eratorri, Antxotoneko bordaldea, Antxotoneko atakako euntzea eta Antxotoneko bordaldeko bidea. Toponimo nagusiaren lekuko zaharrena XVIII. mende hasierakoa da eta besteak askoz berriagoak:

anchotorena, casa (1702)
antxotoneko borda (1997)
Antxotoneko Borda (2019)
Toponimoan aldaketa handirik ez da izan, bukaeran genitiboa eta artikulua daude eta oinarrian antroponimo bat, *Antxoto. Antza denez, ez da oso izen ezaguna, ez da jaso, esaterako, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan. Hala ere, antroponimoa erraz analiza daiteke, hipokoristikoa da, bukaeran -to atzizki txikigarria dago eta oinarrian Antxo dago, hau Antsoren hipokoristikoa, edo besterik gabe, aldaera.
Beraz, Antxotoneko borda toponimoari esker, *Antxoto antroponimo hipokoristiko ezezaguna aurkitua izan da eta oraingoz, dagoen lekuko bakarra aztertu den toponimoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario