Ubarburu da Astigarragako baserri bat eta Astigarragako eta Donostiako industrialdea. Izendegi ofizialeko baserriaren lekuko zaharrena XIX. mende erdialdekoa da, Ubarburu (1857). XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
UBARBURU (3 viv.) (prop.)Toponimoa zaharra da eta izena, oro har, ongi ulertzen da baina hasierako bokala ezberdina da, Ubarburu ikusten duenak Ibarburu uler dezake, ibar eta buru hitzekin. Azaltzeko geratzen da ezberdintasuna eta litekeena da asimilazioa gertatzea, Uruburu toponimoan bezala, lekuko batzuetan Uriburu agertzen da eta hori izango zen toponimo jatorrena. Interesgarria da ikustea toponimo argi baten aldaketa, beharbada asimilazioaz gain izan zen beste zerbait toponimoa aldatzen laguntzeko, baina oraingoz ezin jakin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario