Valdeguimelle da Gaubea udalerriko erreka-zuloa, sakana. Izendegi ofizialeko lekukoak XX. mendearen erdialdetik hasten dira eta hiru dira lekukotutako aldaerak, Valdeguimella, Valdeguimelle eta Valdeguimelli. Gainera, urte hauetan jasotako beste lekuko bat dago, Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan aurkitua:
VALDEQUIMELLE, término de Viallanueva.Ezberdintasun nabarmena dago baina izendegi ofizialeko berrogei lekukoetan behin ere ez dago <q> grafemadun aldaerarik eta, beraz, akatsa baino ez da. Blog honetan behin baino gehiagotan agertu da toponimo honen egitura bera, val + de + X, Valdejordán bezala. Toponimoa erdaraz sortu zen eta val hori valle 'haran' hitzaren aldaera laburtua da, ondoren de preposizioa dago eta azkenik, antroponimo bat, latin jatorrikoa, antza. I. Kajantoren The Latin cognomina liburuan bada oso egokia dena: Gemel(l)us 75. 295.
Erdi Aroan ere erabili zen, Becerro gótico de Cardeña liburuan jasorik dago bere ondorengoa, XXVI. agirian, 1012. urtekoan:
DE MOLINO DE RIVO DE BENAToponimoko antroponimoak gorde zuen hasierako belarea, egungo gaztelaniazko gemelo hitzean ez bezala.
In Dei nomine—Ego Gimel, Memerabyo, Galindo, Falcone, Dolquiti et Maria Rosca, Mikael, Munnio Beilaz, Maria de Belasca...
No hay comentarios:
Publicar un comentario