Paterretxe da Oñatiko bi etxeren izena. Izendegi ofizialean ez dago lekuko zaharrik, agertzen direnak XXI. mendekoak izan daitezke.
XX. mendeko lekukoak daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:
PATERETXE (prop.) Olabarrieta auzoa, OñatiBitxia da baina herri bakarrean lau etxe ziren Paterretxe izena zutenak. Aipagarria da dardarkariaren grafia, beharbada *pater-etxe bezala ezagunak izan ziren eta horrek erakutsiko luke toponimoen elementuak aski argiak zirela duela mende erdiko hiztunentzat, oinarrian pater dago, padar hitzaren aldaera eta bukaeran etxe hitz ezaguna. Padar hitza Galdakaoko Padarrola toponimoan dago, askoz lekukotza zaharragoa duena.
PATERETXE (desh.) Uribarri auzoa, Oñati
PATERETXE (SAN LORENZO) (prop.) 1568 Uribarri auzoa, Oñati
PATERETXE (PADERETXE) (pr.) Zubillaga auzoa, Oñati
No hay comentarios:
Publicar un comentario