Antxikopeña da Orotz-Beteluko mendi bat. Lekukoak XX. mende bukaerakoak dira:
anchicopeña (1971)Lekuko zaharren artean Antxikorena etxe izena aipatzen dute, XVIII. mendeko lekuko bat aurkeztuz, anchicorena (1779). Bi toponimoen arteko lotura proposatzen dute eta agerikoa da oinarri bera dutela. Antxikorena toponimoan artikulua eta genitiboa daude eta oinarrian Antxiko antroponimo hipokoristikoa Antxikoa toponimoen oinarria dena, Araban eta Bizkaian. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan agertzen da, 125. or.:
antxikopeña (1996)
Antxikopeña (2019)
Antxiko (Antxo): Anchico de Vnzella (Aramaio, 1499; Bazán & Martín, 1999: 33).Antxikopeña toponimoaren bigarren elementua peña da, gaztelaniatik jasoa. Beraz, Nafarroako bi toponimo hauek gehitu eta lau dira Antxiko antroponimotik sortu diren toponimoak, Hego Euskal Herriko hiru lurraldetan.
Azken ohar bat Antxiko izenaren egitura, Salaberriren arabera Antxotik sortua da, hau Santxoren aldaera da eta aukera bada Santxiko antroponimo hipokoristikotik sortzeko, aldaketa bakarra txistukarien disimilazioa da, Antxo aldaeran gertatutako aldaketa bera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario