miércoles, 8 de octubre de 2025

Urtinea toponimoa

 Urtinea da Usurbilgo baserri bat.Izendegi ofizialeko lekukoak XX. mende bukaerakoak dira eta egungoa bezalakoa da. XX. mendeko lehenagoko beste lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa liburuan:

URTINEA (prop.) San Esteban de Urdaiaga, Usurbil 
Azkenik, beste lekuko bat askoz zaharragoa bada, XVII. mende hasierakoa, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan jasoa, 1625. urte ingurukoa: Urtia, Usurbil.
Hirurehun urte baino gehiagoko tartea dago eta litekeena da toponimo beraren aldaerak izatea, baina hala ez bada ere, bietako oinarria antroponimo bat da, Urti, Orti hedatuagoaren aldaera eta toponimian ere lekua utzi zuen, Urtisagasti toponimoa bezala.
Antroponimoaz gain, XVII. mendeko lekukoan artikulua izan liteke eta egungo izenean, genitiboa eta artikulua.

No hay comentarios:

Publicar un comentario