sábado, 18 de mayo de 2019

Muliate toponimoa

Hondarribiko leku izen honi buruzko informazio guztia Hondarribiko toponimia liburutik hartu da, 622. or.:
"Muliate
Kontzeptua: Lekua
Iturriak:
1587: muliate E-7-I-1-15
1604: muliate E-7-II-3-15 (1. or.)
1649: muliate E-7-I-17-1 (1. or.)
1722: muliatte C-5-II-7-6
1874: Muliate Reg. 13 (40. or.)
1880: Mullate Reg. 13 (41. or.)
1945: Muliata Amil. (171. or.)
Kokagunea: 41.50.6
Oharrak: “mançanal en el terminado llamado muliate” E-7-I-1-15. E-7-II-3-15ean “terminado muliate” eta “terminado chiplau” toki bera izango balira bezala erabiltzen dituzte."
Toponimoa XVI. mendetik nahiko egonkorra izan da, bi elementuz osaturik izango zen, muli- ezezaguna eta ate izen arrunta. Etimologiak ezezaguna dena argitu behar badu, muli- horri azalpena bilatu behar dio. Beste batzuetan bezala, aldaketa fonetikoren bat gertatu zen, zehatzago, disimilazio bat, bi sudurkari izango ziren lekuan, aldaketa gertatu eta bat aldatuko zen: m-n > m-l? Atzerako urratsa egin eta *Muniate eskuratuko genuke. Muni- zaharrago hau Munio antroponimoarekin lotu liteke. Izen honetaz informazio zabalena J. Viejoren La onomástica asturiana bajomedieval tesian bada:
"Munno, Monnin (m.)
[...]
Origen: En época romana se registran antropónimos como MONIUS, MONNIUS, MONNUS, MONNINUS, MONINUS, MONNO(ONIS) (Forcellini 6, 287; Solin 1994: 121), MUNIUS, MUNNIUS (Forcellini 6,296; Solin 1994: 123), MUNNUS, MUNNA, MUNNINUS, MUNINUS, MUNNINIUS (Forcellini 6 296-297; Abascal Palazón 1995: 187-188 y 433), que, aunque ocasionalmente pudieran ser explicados desde un griego MONIO «solitario», dada la procedencia hispana de los propios testimonios, parecen remitir en la mayor parte de los casos a un origen prelatino de difícil precisión (Albertos Firmat 1966: 159-162). Aparte de los citados y de sus continuadores medievales aquí estudiados, la raíz antroponímica MUN- se repite en otros nombres personales de la antigüedad como MUNE, MUNNIANUS o MUNIGALICUS, forma, ésta última, cuyas dos únicas constataciones se registran en territorio ástur (Abascal Palazón 1995: 433; Diego Santos 1985: 83-85; Diego Santos 1986: 292) (307). Por contra, en época medieval, el primer testimonio asturiano de esta raíz onomástica es la forma femenina Munia o Munnina (infra), nombre de la madre del rey Alfonso II, de origen vasco (308). En atención a este último dato, podría buscarse su origen en una base pirenaica.
————
307 Recuérdese también el topónimo occidental Muñás (Valdés): Munnas a.1333 (or.) CDSPelayoOviedo 2,110 n°58.
308 De acuerdo con la Crónica Rotense Muninam (ChronAsturianas 134), mientras que la Sebastianense da Munniam (ChronAsturianas 135)."

Aukera batzuk badira toponimoa azaltzeko, kontuan izanik Munio antroponimotik aldaketa bat badela toponimoan, hain zuzen, /o/ bokalik ez dagoela. Izan liteke Muni- eratorpen aldaera? Munia, emakumezko aldaera? Edo, azkena, lehenago *Munioate izango zen eta gero bokalen zegoen /o/ bokala galdu? Ezin da, oraingoz, aukera hauetako bat ere kendu. Beharbada, jakinik toponimoetan agertzen dira antroponimo gehienak gizonezkoak direla, aukera gutxiago Munia antroponimoak izango lituzkeela, baina hau ere, ez da ezinezkoa.

Eguneraketa (21-07-20)
Muniskoa toponimoa aztertzerakoan Munio antroponimoaren eratorriaren aukera kontuan hartu dugu, baina toponimoak muino bat izendatzen duenez, *muni hitz galduaren aukera azaldu da. Hitz honek lotura izango luke muino hitzarekin, baina ez zen bere eratorpen aldaera, hori muina- delako, cf. Muñagorri.

martes, 14 de mayo de 2019

Galindarte toponimoa

Galindarte Tafallako toponimoa da, beraz, Nafarroakoa. Lekuko zaharrena Erdi Arokoa da, Galindart (1341). Gerokoa da Galindarte (1556), egun duen aldaera bera erakusten duena.
Toponimoak bi elementu lituzke, blog honetan aztertutako toponimo gehienak bezala, Oinarrian antroponimo bat eta bukaeran arte izena. Badira arte bat baino gehiago, zuhaitz izena toponimian ohikoa da, baina ez dira batere arruntak PI + arte bezalakoak. Bada beste arte bat, distantziak, direla lekuetakoak, direla denboretakoak, markatzeko. Baina erabilera horretan bi puntu, leku beharko genituzte artekoa izendatzeko baina oinarrian antroponimo bat bada, geratzen gara erreferentziazko punturik gabe. Beharbada lehenago *Galindo toponimorik bazen han?
Bigarren elementuarekin zalantzarako lekua badago, lehenengoarekin bada zehaztekorik. Badirudi antroponimoa Galindo dela, eta izen horren euskal ondorengoez aritu zen Mitxelena bere Nombres vascos de persona lanean:
"Garindo Galindo: «GALINDO, fréquent dans les chartes espagnoles, et aussi dans les chartes pyrénéennes françaises, particulièrement sous la forme Galin, a donné en basque, par la mutation ordinaire de l en r, Garindo» (Luch). El patronímico es Garindoiz, Garindiz, que puede proceder directamente de Galindonis. Luch. señaló también que este antropónimo es la base del nombre de población navarro Garinoain (doc. Garinnoain): añádase Garindein, vasc. Ga(r)indáñe en la Soule."
Euskaraz Garindo litzateke erdaraz Galindo dena. Toponimo honetan Galindo omen dago baina ez da ezinezkoa disimilazio bat gertatzea eta jatorrian Garindo izatea: Garindo + arte > *Garindarte > Galindarte? Ohikoa da toponimo batean bi dardarkari badaude, bat aldatzea, eta hori ikusten da blog honetako toponimo batzuetan, hala nola, Arlegi toponimoan.
Laburbilduz, Galindarte izenaren bi elementuetan zalantzak badaude, antroponimoa Galindo ala Garindo? Eta azken elementua, zuhaitz izena ala distantziak markatzekoa?

Arlegi toponimoa

Nafarroako herrietako bat Arlegi da. Mikel Belasko bere liburuan Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros izenburukoan toponimo horretaz arduratu zen, informazioa emanez, tartean lekuko zaharrak eta etimologia. Gerora, bere blogean Arlegiri eskainitako testua jarri zuen, izen bereko sarreran:
"Significado. Dudoso.
Comentario lingüístico. Si bien Luis Michelena, a la vista de la documentación antigua, piensa que la voz vasca erle `abeja', forma parte del nombre de la localidad no se puede descartar que nos encontremos ante ar- [variante de (h)arri "piedra" en composición] y -(l)egi, sufijo que indica lugar. En este sentido compárese con topónimos como Beorlegi, Laturlegi, Irulegi donde -legi parece variante del sufijo local -egi tras -r.
Traducciones curiosas y explicaciones populares. Traducción de este género es: 'helechal', "lugar de la fosa".
Documentación antigua. Arlagui, Arlegui, Arllegui, Erelegui, Herleghi (s. XII-XIV, NEN).
(Mikel Belasko; 1999: pp. 92). "
Arlegi azaltzeko gakoa disimilazioa litzateke, zehatzagoa izanez, dardarkarien dismilazioa: rr > rl, Agirleta eta Agurlaeta toponimoetan bezala. Beraz, *Arregi > Arlegi. Horrela izan balitz, toponimoaren elementuak, besterik gabe, har- 'harri' eta hegi lirateke, inolako aldaeraren beharrik izan gabe.

jueves, 9 de mayo de 2019

Matxintoa toponimoa

Baztango toponimoetako bat da Matxintoa izeneko etxea. Lekuko zaharrenak XVIII. mendekoak dira: Machintoa (1706, 1726). XIX. mende hasierakoa berdina da, Machintoa (1817); eta azkenik, Machíntua (1994).
Bazegoen hipokoristiko bat, Matxinto, ederki egokitzen dena. Analisia, oinarria Matxin, Martin-en hipokoristikoa eta -ko atzizkia. P. Salaberrik bere Izen ttipiak euskaraz liburuan aipatzen du, 202. or.:
"Matxinto (Matxin): Machinto de huart (Ziga [Zuraurre], 1528, Eo.p., 1, 99), Machinto de Recaldea (Latasa Odieta, 1335, At.p., 1, 32), Machinto landa (Ariztegi, Gartzain, 1536, Eo.p., 1, 25), «Machinto dco. Mariquin seme» (Gerendiain Ultzama, 1552, At.p., 1, 123) (27)."
Antroponimoarekiko diferentzia bakarra, -a artikulua gehitu zitzaion toponimoari, fenomeno hori behin baino gehiagotan gertatu da.

Martelopezkua toponimoa

Martelopezkua Oñatiko Zubillaga auzoko baserria da. Lekuko zaharrik ez dago, baina bada XX. mendearen bigarren erdiko lekuko bat, Iñaki Linazasororen Gipuzkoako baserriak liburuan, baina ezberdintasun txiki batzuekin, bi baserri aipatu zituen:
"MARTINLOPEZKOA (MARTESKUA) (prop.)
MARTINLOPEZKOA TXIKIA (pr.)"
Beraz, baserri honek baditu, gutxienez, hiru izen, egun ofiziala dena, Martelopezkua; eta beste bi, izen ofizialtzat har zitekeena, Martinlopezkoa eta ahozkoa omen zena, Marteskua.
Guztietan elementu berdinak daude, baina aldaerak azaldu beharra dago. Toponimoak baditu antroponimo bat, Martin/Mart(i)e, patronimiko bat, Lopez eta atzizkia, -ko eta -a artikulua. Dirudienez, Martin antroponimo ezagunaren bi aldaera badaude hemen, Martin aldatu gabea eta Mart(i)e, euskararen mailegu zaharra, tarteko sudurkariaren galerak erakusten duen bezala. Toponimoaren historia osoa ezagutu gabe, badirudi Martin/Mart(i)e antroponimoaren bikoiztasunaz hiztunek bazekiten eta horrexegatik toponimo honetan bi aldaerak agertzen dira.
Azkenik, Marteskua aldaerak erakusten du batzuetan toponimo luzeen laburketak oso nabarmenak izan daitezkeela.

martes, 7 de mayo de 2019

Aizabanaga toponimoa

Behin baino ez da agertzen toponimo zahar hau, Deba inguran, Archivo Municipal de Deba. II. Libro de Apeos y Ventas de Tierras Concegiles. (1482-1483) liburuko 182. agirian, 1483. urtean:
"Començando en el pasaje de Yñurriça de vn mojon de piedra ençima del arroyo e dende al roble que esta en Aysabanaga e dende por la loma e por partes de Vzcanga..."
Toponimoak hiru zati lituzke, haitz, *eban 'ebaki' eta -aga. Haitz eta -aga ezagunak dira, baina *eban aspaldi galdu zen eta egun hitz eratorri gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Hitz honen azterketa eta hainbat lekuko Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan:
"329. — ir(a)eban «sitio en que se corta helecho» (hay también gareban, garaman, de garo): iraeban. -eban está relacionado con -ki «cortado», con la única diferencia del sufijo (-n, -ki). Cf. también Luebana, casa solar de Hernani (Guip.).: vizc. lueban (de lur) = a. nav. guip. luebaki «trinchera». Para ebaki, cf. Euagui, Irache 1397, en Ollobarren, posiblemente participio."
Beraz, *eban aspaldiko hitzaren lekuko urriei beste bat gehitzekoa litzateke, Aizabanaga toponimoa.

Agurlaeta toponimoa

Toponimo hau Bergarako Angiozar auzokoa da, eta informazio guztia Juan San Martinen Onomasticon 21 Eibar eta Elgetako toponomastika = Toponomástica de Eibar y Elgeta liburukoa da. Bi toponimo baziren, Agurlaeta bekua eta Agurlaeta goikua, biak 105. orrialdean aipatuak:
"Agurlaeta bekua (A)
1603, apell. Pedro de Agurlaeta, mayordomo bolsero de la villa de Elgeta (EAU, p. 132).
1625, casa Aguilaeta (CHG).
1639, apell. Agurlaeta (EAU, p. 16).
1662, apell. Agurleta (EAU, p. 159).
1857, casa Aguleta azpicoa (Nomenclátor).
1928, casa Agurlaeta abajo (Hab.: Norberto Gallastegui).
1974, casa Agurlaeta (Aguleta) (CG. Lin.)".
"Agurlaeta goikua (A)
1857, casa Aguleta-gañecoa (Nomenclátor).
1928, casa Agurlaeta arriba (Hab.: José Ignacio Aranzábal)."
Toponimo honek baditu hiru aldaera, Aguilaeta (1625) kakografia hutsa delako. Aldaerak lirateke Agurlaeta, Agurleta eta Aguleta, baina zaharrena, zalantzarik gabe, Agurlaeta litzateke. Besteak berriagoak dira eta laburragoak, rl > l eta ae > e bezalako laburketak gertatu direlako.
Beraz, azterketa etimologikoak Agurlaeta kontuan hartu behar du. Ezagunetik ezezagunerako analisia eginez, argi dago -eta atzizkia badela, eta geratzen dena agurla- litzateke, nahiko iluna dena. Baina nahiz eta hori zaharrena izan, litekeena da lehenago aldaketaren bat jasotzea eta horregatik toponimoa hainbeste ilundu da. Agurlaeta toponimorako bi aldaketa proposatuko genituzke, metatesi bat eta disimilazio bat. Metatesia rr-g > g-rr izango zen eta disimilazioa rr > rl. Azken aldaketa ez da ezezaguna, blog honetan bada Agirleta toponimoa, aldaketa bera jasoko zuena.
Horrela, jatorriz *Arrugaeta izango zen eta gero, aipatutako bi aldaketak gertatu eta Agurleta bigurtu zen.
Arruga hitz zaharra da, eta horrela argertzen da Koldo Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan:
"94b. — arruga (vizc.) «plaza, mercado» (REW 7426): Arrugaeta (Gorostiaga, Zumárraga, 3, 71); Arruaçu (Pamplona, 1350), top. Arrugaçu (10544076), actual Arruazu (Nav.). V. arriba, 90."

Beraz, Agurleta toponimoa, nahiko mozorrotua, arruga izen zaharraren ondorengoa litzateke.

Eguneraketa (2021-10-20):
Sarrera honetako lekuko zaharrena 1603. urtekoa da, baina badaude beste bi lekuko zaharragoak, ia mende bat, 1520. urtekoak direlako. Lekukoak daude Archivo Municipal de Elgueta (1181-1520) izenburuko liburuan, 95. agirian, 1520. urtean:

Juan Ochoa de Agurlaeta [...] María de Agurlaeta
Horrek berresten du Agurlaeta izenaren zahartasunaz baina etimologia lehen bezalakoa da.