miércoles, 9 de diciembre de 2020

Belakostegi toponimoa

 Arrasateko toponimo honetaz lekuko bakarra dago, XV. mendearen erdialdekoa. Arrasateko toponimia liburuko 179. orrialdean:


 Toponimoak bi elementu izango lituzke, Belako antroponimoa eta estegi izena, blog honetan aztertutako Jandustegi toponimoan bezala.
Badago beste aukera bat, oinarrian patronimiko bat izatea, *Belakoiz, ondoren *Belakox bihurtu liteke iz > x bilakaeragatik, sartaldean ohikoa dena eta azken honi -tegi gehiturik, *Belakoxtegi sortuko zen, ondoren Belakostegi bihurtua, herskari aurreko txistukari neutralizazioagatik. Baina azkeneko hau, posiblea bada ere, hipotetikoa da, daturik ez dagoelako, baina bilakabidea ohikoa izan liteke.

Amenabar toponimoa

 Amenabar toponimoa Gipuzkoan aurkitu ahal da, Beizamako auzo bat da eta Asteasuko baserri bat.
Izen honetaz ezagutzen den etimologia dago Mitxelenaren Apellidos vascos liburuan:

40. — ametz «carballo, quejigo» (Azkue), «melojo, Quercus Toza» (Aranzadi): Amezaga, Amezpetu, Amezqueta, Amezti (Ameizti), Ameztoy, Amezua; Amenabar, Amechazurra, Amescaray; Mezcorta. Azkue ve en ametz el radical de Amezcoa, Amezcua (Amescua, Mescua).
Aipu luzeagoa, etimologia osoa ematen du nabar hitzari emandako sarreran:
464. — nabar «pardo» «abigarrado»: Areiznabar, Arnabar (Arrinabar, Harnabar), Zuaznabar (top. Zuhaznabar en Guip. en 1025). De ametz nabar procede seguramente el ap. Amenabar. Acaso Navarcorena y Navarlaz. Creo que no puede excluirse la posibilidad de que nabar (del cual parece haberse formado nabari «notorio, manifiesto») sea un derivado de naba: cf. acaso bidenabar «de paso» «al encuentro» «a medio camino», etc. El top. Ariç nauarieta, s. XII, habrá de leerse Ariç nauarreta. Como topónimo, el actual Navarlaz aparece como Nauarr Olatze, Roncesvalles 1284.

Beraz ametz + nabar > Amenabar. Ez du aldaketa fonetiko horren adibide gehiago, baina bi kontraadibide izan daitezkeenak, gutxienez, aipatzen ditu liburu berean, Arizmendi eta Ariznabarreta:

59. [...], Arechabaleta, Arechaga, Arechederra, Arechederreta, Arecheta, Arechu, Arechuloeta (aretx-zulo-eta), Arechuloaga; Arejola (Arexola); Arizabaleta, Arizabalo, Arizaga, Arizarte, Arizcorreta, Arizeta, Arizgoiti, Arizmendi (Harismendi, Arismendiarrieta), Ariznabarreta
Gainera, badago Ariznabarra, Gasteizko auzo bat.
Beraz, txistukariaren ondoren sudurkaria badago, ez da nahi ta nahi ez txistukaria galtzen. Dena den, gogoan hartzekoa da ez nuen > enuen bezalako laburketa. Beharbada oinarrian /m/ izateak eragina izan zezakeen? Mitxelenak hori ez zuen azaldu.
Beste azalbide bat posiblea da, eta aztarrena ematen du XVIII. mende erdialdeko lekuko bakar batek, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan aurkitua:

Abenabar [N, NO]
Abenabar (ynquilino) (Joseph de) [Ybarrola y Zetoquiz (varrio de)], Murelaga, a.1745, FogVizcayaMs.
Lekuko gehiagorik ez dago, baina, bere bakartasunean, Amenabar izenaren elementuak agerian izan zitzakeen, habe + nabar. Mitxelenak, aipatutako liburuan badu leku bat habe izenarentzat:

6. — (h)abe (ant. vizc.) «árbol», (común) «columna»: Abaunz, Abaunza (Habaunza), aunque podría también ser un der. del vizc. abe «panal», algo así como Colmenares. Además Abaurrea: «y algunos echan bidigazas en los ríos, y arroyos que passán por los tales exidos, y ponen assimesmo abeurreas ten otros pásajes abehurreas] (que son señal de Casa) para poner en aquel lugar, do aquellas señales echan, pressa de Herreria, ó Molino, ó rueda, ó la tal casulla, para edificar ende Ferreña, ó Molino, ó ruedas...» (Fuero de Vizcaya, tít. 24, ley IV, cit. por J. Gárate, RIEV XXIV, 95).
Aspaldian habe 'zuhaitz' izan zen eta beraz, Zuaznabar toponimoaren sinonimoa izan zitekeen. Aldaketa bat jasan zuen, b-n > m-n asimilazioa, Mikendi toponimoan gertatutako fenomeno bera.
Beraz, aukera bada Amenabar izatea habe + nabar. Beharrezko aldaketa bakarra aski ezaguna da eta zabaldua.

sábado, 5 de diciembre de 2020

Arruriaga toponimoa

 Arruriaga izeneko kalea bada Bergaran.
Bergarako artxiboa webgunearen arabera, Arruriaga toponimoak bizitza luzea izan du, XVI. mendearen bukaeratik, gutxienez. Aldaketarik ere ez da nabaritzen aurkitutako lekukoetan eta, beraz, Arruriaga da analizatzeko hitza.
Arruriaga izenak ez du zailtasun handirik, har- 'harri' + huri + -aga delako, aldaketa beharrik gabe. Baina alde semantikoan badu aipatzekoa den huri izenaren esanahia. Huri da hiri ezagunaren sartaldeko aldaera, egun herri handiei hiri izena ematen zaie eta, beraz, Euskal Herrian hiri gutxi daude. Baina toponimian hiri/huri ugari daude, batez ere azken aldaerakoak: Enekuri, Obekuri eta beste asko. Aldaketa semantiko handia gertatu da, ondoko erdaretan gertatu zenaren berdintsua, garai batean villa zen landa eremuko etxe bat, baserri moduko bat, baina mendeak igaro eta villa erabilia izan zen herriak izendatzeko, egungo euskaraz hiribildu izena hartu dutenak. Arruriaga bezalako izen bat ez da azkeneko multzo horretan sartzekoa, izenean aipatuko zena eraikin bat izango zelako, harriz egindakoa eta horrek nabarmen bihurtu zuelako, garai hartan etxe gehienek egurrez eginak izango zirelako.

jueves, 3 de diciembre de 2020

Larrageria toponimoa

 Arrasateko toponimo honen lekukoak XVI. mendearen erdialdetik XIX. mendearen hasiera arte heltzen dira. Lekukoak hartu dira Arrasateko toponimia liburutik, 142. orrrialdean:


 Guztira lau lekuko dira eta guztiak ezberdinak. Hala ere, lekukoak kontuan hartuz Larrageria litzateke jatorrizko aldaera. Iruzkin labur bat merezi dute lehenengo eta azken lekukoek. Lehenengoan, La Ragueria dena, gaztelaniazko berrinterpretazio bat gertatu omen da, toponimoak la- hasiera zuenez, hau la artikulua zela uste izan dute, banaketa eginez, bi hitz balira bezala. Antzekoa gertatu zen blog honetan aztertutako Larritizabal toponimoaren lekuko bakarrarekin, la Ritizaval bezala jasoa izan zelako.
Azken lekukoa Larraguiri da eta, beharbada, jatorrizko ageri hitzaren orden, agiri ezagunagoa ezarria zian zen.
Toponimoak hiru elementu lituzke, larra 'larre' ageri eta -a artikulua.
Interesgarria da ageri, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera lehenengo lekukoa Leizarraga da, 1571. urtekoa, eta Larrageria toponimoaren lehenengo lekukoa 1562. urtekoa da, 9 urte lehenagokoa. Beraz, ageri hitza lehenengo aldiz Larrageria toponimoan agertzen da.

Agiñain toponimoa

 Arrasateko toponimo honen lekukoak XVI. mendearen bukaeratik XX. mendearen bukaera alderaino heltzen dira. Lekukoak hartu dira Arrasateko toponimia liburutik, 104. orrialdean:


 Toponimoak egonkortasun handia erakutsi du azken mendeetan ia aldaketarik gabe iraun duelako. Ziurrenik gehien aldentzen dena 1979. urteko Aguingain da, beharbada toponimoaren berrinterpretazio bat.
Toponimo honek bi elementu izan ditzake, hagin, zuhaitz izena, eta -ain atzizkia. Normalean atzizki hori antroponimoen ondoren agertu ohi da toponimian, baina toponimoa nahiko zaharra da eta, beharbada, toponimo honetan dagoena ez da aldaketaren ondorioa izan. Badago beste toponimo bat antzekoa, Azkarrain, azkar zuhaitz izena oinarrian duena, eta azken aldean, berriro, -ain atzizkia.
Beharbada bi toponimo hauetan laburketaren bat gertatu da, baina datuek, oraingoz, ez dute horrelakorik berresten.

martes, 1 de diciembre de 2020

Bañezbaso toponimoa

 Arrasateko toponimoa izan zen, XV. mendeko hiru lekukoren bitartez ezaguna, guztiak Arrasateko toponimia liburuan daude, 261. orrialdean:


 Nahiz eta ezberdintasun grafikoak izan, ez du ematen ahoskeran islarik izan zutenik. Bi elementuz osatutako toponimoa litzateke Bañez patronimikoa eta baso izen arrunta. Joanes antroponimoaren patronimiko ugarien artean Ibañez dago, eta, aferesia jasan ondoren, Bañez sortuko zen. Patronimiko hori ezaguna zen Arrasate aldean Erdi Aroan, horren lekukoa da Martin Bañezen eresia, XV. mende erdialdekoa:

Oñetaco lurrau jabilt icara,
Lau araguioc vere an verala,
Martin Bañes Ybarretan il dala.
Artuco dot escu batean guecia,
Bestean çuci yraxeguia,
Erreco dot Aramayo guztia.

Jaunlopeasteisarana toponimoa

 Arabako toponimo honetaz hiru lekuko baino ez daude, guztiak Erdi Arokoak.
Documentación Municipal de la Cuadrilla de Salvatierra: municipios de Asparrena y Zalduondo (1332-1520) liburuan badira hiru lekuko, bi lekuko 11. agirian, 1469. urtean:

... que del lugar llamado Ururcullua, donde las dos aguas se juntan, ençima del valle de Jaunlopeasteisarana, que dizen e declara asi la dicha sentencia como los dichos testigos, que pusyeron y estaua vn mojon en el lugar llamado Emadantegui, alla donde las aberturas de las ayas.
[...]
E fallamos que debemos poner e pusyesemos dos mojones en vn logar en el dicho lugar llamado Vrurcullua, ençima del dicho balle de Jaunlopeasteizarana, donde se juntan las dos aguas.
Azken lekukoa, Jaunlopeasteisarangaiña, 11. agirian, 1454. urtean:
Et dende, pusieron otro mojon, cordel tirado, en Jaunlopeasteisarangaiña, cauo el mojon de los dichos de Zalduendo y de los vecinos de la aldea de Galarreta, señalando las fayas de cerca.
Azken toponimo honen beste lekuko bat beste liburu batean, Archivo Municipal de Salvatierra-Agurain. Tomo III. (1451-1500) izenburua duenaren 13. agirian, 1454. urtean:
... dende pusieron otro mojon cordel tirado en el lugar donde se llama Ydoya cavo otro grand robre faciendo sennales al otro robre e hayas mas cercanas, e dende pusieron otro mojon cordel tirado en Jaun Lope Asteri Arangainna cavo el mojon de los dichos de Zalduondo e de los vecinos de la aldea de Galarreta sennalando las hayas de cerca.
Bi toponimo ditugu eta lau lekuko. Toponimo nagusia Jaunlopeasteisarana da eta toponimo eratorria Jaunlopeasteisarangaiña, baita ere Jaun Lope Asteri Arangainna. Toponimo eratorriaz nabarmentzekoa litzateke sudurkaria, ematen duelako bigarren lekukoan sabaikaritzerik ez dagoela, baina ziurrenik grafia kontua da. Dena den, lekuko honen fidagarritasuna ez da handia, patronimikoa, behintzat, gaizki agertzen delako.
Toponimo nagusia Jaunlopeasteisarana da, eta banaketa eginez, Jaun + Lope + (G)asteiz + haran + -a litzateke. Guztiak elementu ezagunak eta, beharbada, arreta gehiago patronimikoak merezi du. Gaste(a) antroponimoaren patronimikoa litzateke, -iz atzizkia gaineratua. Belarea, bokal artean egonik, galduko zen aspaldi, toponimoan agertzen den bezala. Arabako hiriburuaren izenarekin dagoen antza ez da kasualitatezkoa, dirudienez, Gasteiz toponimoa Gaste(a) PI + -iz elementuz osaturik dago.