viernes, 15 de enero de 2021

Noblezia toponimoa

 Toponimo honetaz lekuko bakarra dago, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan dagoena, 1625. urte ingurukoa, Astigarragako etxeen artean Noblezia izenekoa aipatu zuelako, 96. orrialdean:

Astigarraga
22. La casa de Murguia de Parientes mayores, patrona de su Iglesia Parroquial de la advocacion de Nuestra Señora de la Asuncion, Arguindegui A, Plaza, Zapiain, Burbutegui, Chuloagategui, Noblecia. 7.
Toponimoak euskal hitz bat gogorarazten du, noblezia, hain zuzen. Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, lehenengo lekukoa Lazarragarena litzateke, XVI. mendearen bigarren erdialdekoa. Beraz, Astigarragako toponimo hau lehenengo lekukoen artean izango litzateke.

martes, 12 de enero de 2021

Baio toponimoa

 Baio izeneko baserria Zestoan dago, Gipuzkoan. XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko bat dago, Iñaki Linazasororen Gipuzkoako baserriak liburuan:

BAIO (col.), Akua ballara
Toponimoak, beraz, ez du lekukoetan zahartasun handirik eta horrek zailtzen du analisiaren ziurtasuna, aldaketa ezezagunen bat gertatu bada, hemen proposatuko den etimologia ez zen egokia izango.
Toponimo honen homofono oso bat Baio antroponimoa litzateke, A. Irigoienek bere Pertsona izenak euskaraz liburuan azaldu zuen bezala:
4.31. BAIO: don Baio, (1180, El gran Pr. Nav., dok. 49).
XIII mendean BAIULO: Baiulo in Monte real sub domno rege Eneco Centol in villa et in foro et in juderia, (1224, El gran Pr. Nav., dok. 187), Baio-ren hypokoristikoa.
Hala izan bazen, antroponimo hutsa genuke toponimo honetan, atzizki edo elementu gehigarririk gabe.

Urdaneta toponimoa

 Urdaneta gipuzkoar toponimoa da, Aiako auzo bat. Izena ezagunagoa da Andres Urdaneta XVI. mendeko kosmografoa, apaiza eta esploratzailea. Toponimoa XVII. mende hasieratik, gutxienez, ezaguna da eta lekukoetan ez da aldaketarik nabaritzen, baina horrek ez du esan nahi lehenagoko aldaketarik izan ez zela.
Toponimo honetaz arduratu direnez artean Alfonso Irigoien dago, eta etimologia eman zuen, bere De re philologica linguae vasconicae IV laneko 160. or.:

[...] En su formación lleva el pluralizador -eta añadido a Urdan-, que aparece también en Urdandeguieta, Igueldo, San Sebastián, con el elemento -tegi, es decir, igual a la forma urdandegui documentada como apelativo con el valor de 'chiquero, pocilga', Urdanoleta, caseríos en Urnieta y en Asteasu, con ola, 'sel', Urdambidelus-aundia y chiquia, en Hernialde, con bide, 'camino', + eluts, 'umbría', Urdanibia y Urdanibico-errota, en Irún, con ibi, 'vado', errota, 'molino', Urdangarin en Ataun, que acaso haga referencia en su origen al nombre de una persona que llevaría Garin como elemento añadido o como apellido. Michelena recuerda en Apellidos vascos, nº 585, que urdain significa 'porquerizo', y que como primer elemento de composición podría aparecer como urdan-, y, naturalmente, no se ve ningún inconveniente para que diera lugar a sobrenombres o a nombres de persona, aunque, por otra parte, no podemos ignorar que el apelativo urdandegi, señalado más arriba, hace referencia a los animales, pudiendo encontrarnos en urdan-, primer miembro de compuesto o derivado, con un elemento anfibológico [...]
Arazo bat dago, Mitxelenak nabarmendu zuen -aga eta -eta atzizkiak bereziak direla, ez direla elkartzen eratorpen aldaerekin, bere Toponimia léxico y gramática laneko aipua:
Por lo que hace a la forma, no se observan ante -aga y -eta ciertos fenómenos normales en la composición vasca, sobre todo en fecha medieval, fenómenos que se comprueban, por el contrario, de una manera regular (tanto más regular cuanto más antigua sea la documentación disponible) ante los otros. Repito los ejemplos ya aducidos: (H)arriaga y Harrieta conservan la -i de harri ‘piedra’ perdida en Arbea o en Ardui; Arteaga o Arte(e)ta tienen -e como arte ‘encina’, pero no Artadi, Artaza (ya Artazaha en 1025) o Artaçu (Iranzu).
Beraz, ez litzateke onargarria urdan- + -eta bezalako elkarketa, urdain hartu beharko zuelako. Toponimoa, gainera, nahiko zaharra, da, gutxienez 500 urte baditu.
Beharbada azalbidea beste aldetik etorriko da, hemen aurkeztuko den etimologia ezberdina izango da, urdan- kontuan hartu gabe.
Aldaketa batzuk gertatu ziren toponimoa paperean agertu baino lehenago, batetik on > un bilakaera, Amumasolo toponimoan gertatutako bera eta, bestetik, metatesi bat, n-r > r-n, zehatzago. Atzeranzko bidea eginez eta (h)ondar + -eta > *Ondarreta > *Undarreta > Urdaneta. Gogoratu behar da Hondarribiko lekuko zaharrenetan Undarribia zegoela, nahiz eta gero aldaera hori ez zen nagusitu. Urdaneta toponimoan, behin metatesia gertatu eta ezin atzerago joan, toponimoak galdua zuen hasierako gardentasuna eta hartua zuen itxura egonkorra zen.

viernes, 8 de enero de 2021

Abasta toponimoa

 Arrasateko toponimo honen bi lekuko baino ez dira ezagutzen, 1599. eta 1601. urteetakoak dira. Arrasateko toponimia liburuko 299. orrialdean daude lekuko horiek:

Toponimoan aldaketa bat gertatu zen, ez oso ohikoa baina ezaguna dena, rtz > st delakoa. Toponimian ale batzuk badaude eta baita hiztegi arruntean ere, azken honetan banaketa geografiko argia dago, rtz sortaldeko eremuan eta st sartaldekoan: bertze/beste, bortz/bost eta hertze/heste hitzetan, adibidez.
Toponimoa aldaketaren aurreko egoerara atzeratu eta *Abartza izango genuke, abar + -tza elementuekin. Biak aski ezagunak, eta "monte xaral" bezalako bat izendatzeko, egokia litzateke.

Jaunsansoro toponimoa

 Toponimo honetaz lekuko bakarra dago, Lope de Isastiren Compendio historial de Guipuzcoa liburuan dagoena, 1625. urte ingurukoa, Aiako etxeen artean Jaunsansoro aipatu zuelako, 97. orrialdean:

Aya.
29. La casa de Arrazubia, Laurcain A, Areizterrezu, Manterola, Elormendi, Oria, Jaunsansoro, Olazabal, Olascoaga, Olascoaga...
Toponimoak hiru elementu lituzke, Jaun + Sanso + soro, baina antroponimoa Sanso izan beharrean, Santz ere izan liteke. Sancho erdal izenak hainbat egokitzapen jasan zituen euskaraz, aipatu gabe erdaretatik jasotakoak. Esaterako, euskaraz izan ziren Sanso, Antso... Sanso ezaguna izan zen, Sansomendi arabar toponimoak adierazten duen bezala.
Lehen aipatu bezala, aukera bada tartean Santz izateko: Jaun + Santz + soro > *Jaunsantzoro > Jaunsansoro, baina tarteko urrats honen lekukorik ez dago, posiblea izan arren. Dena den, antroponimoa bera litzateke, nahiz eta aldaera ezberdina izan.

sábado, 2 de enero de 2021

Perikinbekoa, Perikingoikoa eta Perikiñena toponimoak

 Hiru etxe izen hauek Arrasatekoak dira, lehenengo bien lekukoak XVIII. mendearen bukaerakoak dira; Perikiñena, aldiz, XIX. mendearen erdialdetik ezaguna da. Toponimo hauen lekukoak Arrasateko toponimia liburuko 155. orrialdean daude:

Toponimo hauetan *Perikin antroponimoa izango litzateke. Oinarriko antroponimoa Periko izango zen eta, horri gaineraturik, -in atzizkia. Antroponimo honen lekukorik ez dugu aurkitu baina oinarria zein atzizkia nahiko ezagunak dira. *Perikin euskaraz zein gaztelaniaz sortu zitekeen, izenaren elementuak bi hizkuntzetan aurkitzen direlako.

Jaunperobia toponimoa

 Arrasateko toponimo honek bizitza luzea izan du, lehenengo lekukoak XV. mendearen erdialdekoak direlako. Arrasateko toponimia liburuan bildurik daude toponimo honen hainbat lekuko, 229-230. orrialdeetan:


Toponimoak hainbat aldaera izan ditu, izenaren luzerak lagundua. Bi elementu izango lituzke (edo hiru), Jaunperu antroponimoa eta hobi, -a artikulua ahaztu gabe. Jaun eta Peru 'Petri' izenez osatutako antroponimoa litzateke, eta jaun praenomen bezala erabilia izango zen, ohorezko izendapena.
Aipagarria da toponimoan hobi hitza dagoela eta erdal testuetan, behin eta berriz, foya hitza aipatzen dutela, egungo gaztelaniaz hoya dena. Bi hitzak loturik daude, latineko fovea hitzean jatorria dutelako.