Landarraga Arrigorriagako zapalda da, beraz, Bizkaiko toponimoetako bat da. Lekuko zaharrik ez dago eta horrek analisiaren ziurtasuna apaltzen du, aldaketaren bat gertatu bada eta ezinezkoa bada igartzea, lan etimologikoa kolokan geratuko litzateke. Hala ere, proposatuko den etimologiak behar du aldaketa txiki bat, bokal asimilazio bat, toponimoaren lau bokalak berdinak dira baina lehenago bat ez zen besteen berdina izango. Oinarrian lander 'pobrea' hitza izango zen eta atzizkia, aldiz, -aga izango zen: lander + -aga >*Landerraga > Landarraga. Bokal asimilazioaren langungarria ere izan zitekeen sartaldeko euskararen eR > aR bilakaera ezaguna, horrela, bikote batzuk badira: garri 'gerri', txarri 'txerri'...
Lander antroponimoa ere izan da eta bada; beraz, izen arrunta izan liteke edo pertsona izena.
sábado, 23 de enero de 2021
Landarraga toponimoa
viernes, 22 de enero de 2021
Belakarro toponimoa
Belakarro Zaratamoko erreka-zuloa, sakana da. Lekuko zaharrik ez dago eskura, baina aldaketa larririk gertatu ez bada, toponimoaren elementuak azaleratzea ez litzateke zaila izango. Oinarrian Belako antroponimoa izango zen eta ondoren arro izena, egokia kontuan izanik toponimoaren kokapena.
Belako ez da oso antroponimo zabaldua euskal lurretan baina lekukoak badira, gutxi izan arren, Euskaltzaindiaren EODA orriko informazioa:
Belako.Aldaketa bat gertatuko zen, bokal fusioa, normalean antroponimoak toponimo bihurtzen direnean ez da aldaketarik gertatzen, baina salbuespenak badira eta toponimo hau izan liteke aipatuetako bat.
Belaren Erdi Aroko hipokoristikoa. Arrigorriagako (Bizkaia) Santa Madalena elizan gordeta zegoen X. mendeko hilarri batean Belaco filius agertzen da. Aiarako (Araba) lehen jauna (XI. m.) Jaun Velaco deitzen zen.
Uruburu toponimoa
Uruburu izeneko toponimoa Arrasaten dago. Oso garai zaharretatik daude lekukoak eskura, 1390. urtetik, hain zuzen. Arrasateko toponimia liburuko 411. eta 412. orrialdeetan lekuko ugariak daude:
Toponimoak ez du zailtasun berezirik, nahiz eta sortuko zenetik aldaketa txiki bat jasan, bokal asimilazioa: u-i-u-u > u-u-u-u. Bigarren lekukoak erakusten duen bezala, jatorrizkoa Uriburu izango zen, hau da, huri eta buru. Huri ez zen nahita nahi ez egungo hiriaren sinonimoa, baserri bat edo baserri multzo bat adieraziko zuelako, Arruriaga toponimoa bezala. Buru, aldiz, mugako leku bat izango zen, baserri multzoaren hasiera edo bukaerako gunea.
martes, 19 de enero de 2021
Jaunzuriena toponimoa
Bergarako baserrien artean Jaunzuriena izenekoa badago.
Juan San Martinen Eibar eta Elgetako toponomastika liburuan badago informazio gehiago, 121. or.:
Jaunzuriena (A)Toponimoaren lekukoek ez dute zahartasun handirik, XIX. mende erdialdekoak direlako. Baina izena askoz zaharragoa da, toponimoaren oinarria Jaunzuri antroponimoa delako, eta izen hori Erdi Aroan erabilia izan zen, Alfonso Irigoienen Pertsona izenak euskaraz liburuan ikus daitekeen bezala:
1448, apell. Zuri (EAU, p. 43).
1857, casa Jaun-zuriena (Nomenclátor).
1928, casa Jaunzuriena (Hab.: Felipe Ojanguren).
1974, casa Jaunzuriena (Jaunziña) (GC. Lin.).
4.64. JAUN ÇURIA: Jaun Çuria, (1197, El gran Pr. Nav., dok. 92), andronymoa. Ikus ÇURIA eta AYTA ÇURIA hirugarren zerrendan.Irigoienek ematen duen lekuko bakarra XII. mende bukaerakoa da, Bergarako toponimoa paperetan agertzen hasi baino 600 urte lehenago.
Antroponimoa jaun eta Zuri elementu antroponimikoez osaturik dago, -a artikula gehitua.
Toponimo honen bitartez jakin dezakegu antroponimo hori Gipuzkoan ere ezaguna zela eta Jaunzuri(a) antroponimoaren beste lekuko bat ezagutzeko aukera dugu.
Xapalonea toponimoa
Baztango toponimo honetako informazio osoa Nafarroako Toponimia Ofiziala web-gunetik hartu zen, egun eskuragarri ez omen dena. Hala ere, hartutako irudi batek lekukoak eta datak eskaintzen ditu:
Lekuko zaharrena 1726. urteko Chapalorena litzateke, egun Xapalonea dena. Toponimoaren egitura ikusi eta berehala antzematen da izenaren banaketa: Xapalo- + -(r)en + -a. Atzizkiak oso ohikoak dira etxe izenetan, baina hasierakoa, ez. Ez dago Txapalo izenaren aztarrenik, baina ez da oso iluna, Apalo antroponimoaren hipokoristikoa litzatekeelako. Horrela azaltzen dute Euskaltzaindiko EODAren orrian:
ApaloApalo hori Apala antroponimoaren aldaera litzateke, blog honetan Apalasoloa eta Apalasagasti toponimoetan agertzen dena. Apaloren lekuko toponimiko bat ere aztertua izan zen, Apaloberro toponimoa hain zuzen.
Erdi Aroan maiz samar azaltzen da. Adibidez, Apalo de Zubelche aurkitzen dugu Iruñeko (Nafarroa) katedraleko dokumentazioan, 1119. urtean. XV. mendeko Peru Abendañokoren erostan honen aldaera zen Apala ageri zaigu, borrokan hildako Arratiako laguna aipatzean:
Mendiola hil deustak Gasto Apala,
bere laguntzat beste asko ditubala.
Hipokoristikotasuna adierazteko fonema baten gehiketa jaso zuen, izenaren hasieran: Apalo > *Xapalo, Txantonsolo toponimoan bezala.
Xapalonea toponimoaren bitartez *Xapalo antroponimo hipokoristiko ezezaguna berreskuratu dugu, toponimoaren esanahia argitzearekin batera.
sábado, 16 de enero de 2021
Urtizerreka toponimoa
Arrasateko toponimo honetaz, lekuko bakarra baino ez dago, 1775. urtekoa. Arrasateko toponimia liburuko 210. orrialdean badago lekuko hori:
Urti antroponimotik sortua da Urtiz patronimikoa. Aldaera hedatuagoa da Ortiz, Euskal Herritik hegoalderago nahiko ezaguna dena.
viernes, 15 de enero de 2021
Uarkape toponimoa
Arrasateko toponimo honek bost mende inguru bete ditu. Lekuko ugari utzi ditu Arrasateko toponimia liburuko 82. orrialdean:
Toponimoak hainbat aldaera izan ditu, adierazgarria da Ugarkape, hasperen zaharraren lekuan /g/ belarea dagoelako, hau oso arrunta ur hitzetik sortutako izenetan, Ugarte toponimo oso hedatuan bezala. Ugerkape aldaeran, aldiz, u-a > u-e bokal asimilazioa gertatu da, fenomeno ohikoa euskal eremu askotan.Toponimoak ez du zailtasun handirik, uharka hitz ezaguna, hemen presa esanahia duena, toponimoaren hainbat lekukotan hitz bera erabiltzen dute toponimorako. Azken elementua -pe atzizkia genuke, behe hitzetik sortua.
Hitza ez du lekukotza handirik lortu, baina toponimian aztarrena utzi zuen, esaterako, blog honetan aztertutako Guarka toponimoan.
Arrasateko toponimoaren bitartez uharka hitzaren lehenengo agerpena mende batzuk aurreratu ahal da, toponimoaren esanahiaren lehenengoa, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, 1746. urtekoa litzateke, eta Arrasateko toponimoaren lehenengo lekukoa 1462. urtekoa da.