Santsategi da Amezketako bi etxeren oinarria, Santsategiaundi eta Santsategitxiki. Lekuko gehiago ez dagoenez, oraingoko lekukotza erabiliko da. Toponimoetan, haundi eta txiki adjektiboez gain, Santsategi dago. Garai batean, ziurrenik, etxe bakarra izango zen eta gero, biak bereizteko tamainaren irizpidea erabili zuten.
Santsategi toponimoan bi elementu daude, bukaeran -tegi atzizkia eta oinarrian antroponimo bat, Santsa, Santxa hedatuagoaren aldaera bat, Sansaburu toponimoan ere agertzen dena. Beste aukera bat izan liteke oinarrian Santso izatea eta gero azken bokala aldatzea, Beraskaburu toponimoan gertatu bezala.
2026(e)ko irailaren 23(a), asteazkena
Santsategi toponimoa
2026(e)ko irailaren 21(a), astelehena
Apatamonasterio toponimoa
Apatamonasterio da Bizkaiko elizate bat Atxondoko udalerrian. Toponimoaren etimologiaz aipu bat dago V. Yarzaren Notas sobre toponimia de origen romano en Bizkaia, Fontes Linguae Vasconum 120, 379. or.:
Dirudienez, egilearen arabera, bi elementu daude, bata da latin kristaukoa eta bestea gaztelaniazkoa.Toponimoan bi elementu daude, apate izena, apata- eratorpen aldaera erabiliz eta monasterio, beste euskal hitz bat, erromantzetik mailegatua. Toponimoaren elementuen ordena eta apata- eratorpen aldaera argiak dira jakiteko euskaraz sortutako toponimoa dela eta Yarzak adierazitako hizkuntza nahastea zuzena ez dela.
Txantxola toponimoa
Txantxola da Bedaroako mendi bat, Bizkaian. Lekukoak XX. mende bukaerakoak dira:
Txantxola Tontorra (1997)Toponimoan, tontor izenaz gain, bi elementu daude, bukaeran ola izen arrunta eta oinarrian Txantxo, ziurrenik hipokoristikoa. P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan agertzen da,60. or.:
Txantxola (1999)
Txantxola tontorra (2002)
Joan(a), Joango, Joaneto, Joana -> Txoan(a) (Choan, NVP, 416), Txango, Txantxo (Santxo-tik ere atera zitekeen. Ikus Del Valle, 1934: 192-193. Irigoienek [1995d: 74] Irungo Txantxotenea oikonimoa aztertzean «Chancho corresponde nítidamente a una forma hipocorística del nombre de persona Sancho» dio), Txoaneto.Bi aukera daude, baina Santxo > Txantxo bilakaera egiantzekoena iruditzen zaigu. Bide batez, Txantxanea toponimoan *Txantxa izango genuke, hau da, Txantxoren aldaera emakumezkoa, Santxatik sortua.
Azkenik, txantxo izen arrunta ere izana da:
txantxo.Hala ere, Txantxo hipokoristikoaren ezagutza askoz handiagoa zen eta hitz arrunt hori Gipuzkoako eremu batekoa baino ez da. Hori dela eta, hipokoristikoaren aukera lehenesten dugu.
(G-azp-goi-to ap. A).
"Máscara. Txantxoak ikusiezkero negarrez asten zaigu beti mutikoa " A.
Gau-jaietako jolasetan oi diran txantxoak ziruditen. "Las máscaras" . Berron Kijote 210.
2026(e)ko irailaren 16(a), asteazkena
Aunzañarena toponimoa
Aunzañarena izan zen Luzaide aldeko toponimo bat, 1669. urteko agiri batean jasoa, Patxi Ondarraren Funts Onomastikotik. Toponimoa nahiko argia da, hiru elementu ditu, bukaeran genitiboa eta artikulua eta oinarrian, ahuntzain hitz elkartua. Orotariko Euskal Hiztegiko lekukoak kontuan izanik, hauxe litzateke hitz honen hirugarren lekukoa, beharbada lekuko toponimikoetan lehenengoa.
Aretximineta eta Aretximinieta toponimoak
Aretximineta eta Aretximinieta dira Bizkaiko toponimoak. Lehenengoa Orozkoko basoa da eta bestea Errigoitiko baserri bat. Azken honen lekukotza XVIII. menderaino heltzen da, izendegi ofizialaren arabera: Arechiminieta (1774). Mende horretan lekuko gehiago daude eta denek izen bera dute.
Azkenik, Galdakaoko herrian ere baziren toponimo batzuk, izen bera zutenak, eta Relación toponímica general de Galdácano lanetik hartuak dira:
Arachinieta: (ver Arechinueta, Arechimineta o Archiminieta). Término de Zuazo.Dirudienez, Errigoitiko toponimoaren lekuko zaharrek jatorrizko izena gorde dute. Aretximinieta toponimoan hiru elementu ager daitezke, bukaeran -eta atzizkia dago eta lehenago (h)aretx 'haritz' eta imini 'ipini'. Beharbada Bizkaiko bi leku horietan hori gertatu zen, haritzak landatu zituztela. Hala ere, ematen du ipini aditzaren lekua toponimian oso txikia dela, agian leku hauetan nabarmendu nahi zuten ekintza hori. Dena den, toponimoen elementuak oso argiak dira, aldaketa handirik ez dute erakusten, beharbada toponimoak ez dira oso zaharrak, baina etimologiak ez du arazorik batere.
Arechimineta o Archiminieta: (ver Arechinueta). Monte, zona de Bequea.
Arechinueta: (ver Arechimineta o Archiminieta y Arachinieta). Monte, zona de Basozabal.
2026(e)ko irailaren 14(a), astelehena
Antxotin izengoitia
Anchotin izan zen izengoitia bat, Elizondoko auzotar batena. 1589. urteko agirian batean dago, Patxi Ondarraren Funts Onomastikotik jasoa, eta bere analisia ez da zaila jakinik Antso antroponimoak hipokoristiko ugari utzi zituela, tartean Antxote, P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan lekukotza dago, azken bi lekukoak nafarrak direla, Antxotin bezala, 174. or.:
Antsote, Antxot, Antxote (Antso, Antxo): Anchot de Guessane (Dg., 1364, Goih., 1966: 330), Anchot d’Urdous (Urdoze, 1396, ibid., 194), «L’ostau d’Anchot, lo maestre» (Eiheralarre, 1412-13, CPBN, 107. or.), Anchote de lanz (Eritzegoiti, 1536, At.p., 1, 8.), Ansote (Irurtzun, 1576, HA.p., 4).Beraz, Antxote + -in > Antxotin. Horrela, Antso antroponimoaren hipokoristiko ugarietan beste bat dago gehitzeko, Antxotin.
2026(e)ko irailaren 11(a), ostirala
Berberikako gaina toponimoa
Berberikako gaina da Ziordia herriko mendi bat. Lekuko zaharrenak XVIII. mendearen erdialdean hasten dira:
berberica (1758)Toponimoaren bigarren elementua gain da, izen egokia jakinik mendia izendatzen duela. Aurrean, -ko atzizkiaz gain *Berberika genuke izen nagusitzat. Toponimoa interesgarria da, bukaeran -ika atzizkia omen dugulako eta atzizki horren multzo nagusia Bizkaian eta Araban dago, sartaldeko atzizkia ohi delako. Hala ere, eremu horretatik kanpo lekuko batzuk aurki daitezke, Nafarroan bertan Zabaldika herri izena dago, baita ere blog honetan aztertutako Mendrika toponimoa, Arabako zein Bizkaiko toponimo batzuekiko lotura nabaria duela. Hori guztia kontuan izanik, izan liteke atzizki hori duena Euskal lurraldeko erdialdeko beste toponimo bat gehiago. Bukaerako elementua azaldu ondoren, oinarria geratzen da eta Burgosko probintzian bada hasiera bera duen herri zen bat, Berberana toponimoa, Euskal Herriko mugan dagoena. Toponimo honetan bi elementu daude, bukaeran -ana atzizkia eta oinarrian antroponimo bat, Barbar(i)us latin jatorrikoa. Antroponimo bera Gipuzkoako Barbariaitza toponimoan ere bada, baina azaldu gabe geratzen da ezberdintasun nabarmen bat, hasierako bi bokalak, /a/ izan beharrean /e/ dira Berberana eta *Berberika toponimoetan baina ez da gertatu Barbariaitza toponimoan. Beharbada latinean gertatutako aldaketa baten lekukoak dira Burgosko zein Nafarroako toponimoak? Oraingoz ez dago erantzunik.
berberica, cerro (1799)
berberika, alto de v. berberikako gaina (1992)