sábado, 29 de agosto de 2020

Etarte toponimoa

 Etarte toponimoa gipuzkoarra da, herri batzuetako toponimoa delako. Debako lepoa da, Mendaroko baserria, Donostiako aurkintza, Beizamako lepoa eta Amezketako baserria. Toponimo zabala da, beraz.
Azalpena bilatzerakoan, hiztegira jotzea egokia izan liteke, euskal hitza ematen duelako. Eta, bada etarte hitza, atarte ezagunagoaren aldaera. Hitza, dena den, bizkaerazko tradiziokoa da eta horrez gain, esanahia, "Portal; atrio; portada", ez da egokiena lehenago erakutsitako toponimoetan agertzeko.
Badago beste aukera bat, Ekaitz eta Etun toponimoetan gertatutako bilakaera bera izatea, et- 'hegi' + arte > Etarte, "hegien artekoa", Debako eta Beizamako lepoak izendatzeko egokia, esaterako.
Badago elementu berdinekin sortutako toponimoa, baina kasu honetan hegi izenak ez zuen aldaketarik jaso, Egiarte toponimoaren eratorri batzuk ezagunak dira, Bizkaian. Muxikan Egiartebarrena, Egiartebekoa eta Egiartegoikoa izeneko baserriak badira. Zornotzan, aldiz, Egiartegoikoa izeneko baserria bada. Bizkaiko toponimo hauetan hegi ez zen aldatu, baina arrazoia ezezaguna da.

viernes, 28 de agosto de 2020

Arrausia toponimoa

 Arrausia toponimo arabarra da, Bernedo herrikoa. Han bada aurkintza bat Arrausia izena duena.
Toponimoa lehenengo aldiz ikusi eta ematen du aharrausi hitza badela, jakinik Hego Euskal Herrian hasperenik ez dela eta jendeak arrausi esaten duela. Baina toponimo baterako ez da oso egokia eta, beharbada, lurrari lotuago azalbide bat hobea izan daiteke.
Toponimoak bi elementu izango lituzke, -a artikulua zenbatu gabe, har- 'harri' eta hautsi. Normala da azken afrikatu hau ez islatzea gaztelaniaren bitartez jasotako testuetan, antzekoa gertatuko zitaion Gazume toponimoari, <tz> idatzi ez eta azkenik, emandako etimologia zuzena bada, <z> bakar bitartez geratu da.
Baina beharbada toponimoak ederki islatu du izandako ahoskera, hautsi hitza bizkaieraz ausi izan delako, afrikaturik izan gabe. Gerta liteke egoera zahar baten ispilu izatea, aditza sortu zenean oinarria hauts izan beharrean, oraindik *haus zela, eta *-i eransterakoa (h)ausi sortuko zen, Jaurisasia toponimoko isasi hitzean, beharbada, oinarria *isas zela, ez geroko isats, isasi izena sortzeko.

Minguin toponimoa

 Minguin izeneko erreka badago Aiaran, Araban. Toponimoa erdal grafian idatzirik dago, bestela, Mingin jarri beharko genuke.
Toponimoa iluna da, euskal hitzekin etimologia osatu nahi izanez gero, baina bada blog honetan aztertutako oso izen antzekoa, Mingón, hain zuzen. Sarrera horretan proposatutakoa zen Domingo antroponimoaren hipokoristiko bat Mingo bazela, eta honi -ón erdal atzizkia erantsi eta Mingón sortuko zen, gero toponimo bihurtua.
Minguin toponimoan, aldiz, erabilitako atzizkia -ín izango zen: Mingo PI + -ín > *Minguín. Lehenik izengoitia izango zen eta gero, leku bat izendatzeko erabiliko zen. Bilaketa egokia izanez gero, litekeena da hipokoristiko honen lekukoren bat aurkitzea, erdaraz sortu zelako eta normalean, erdal eremua, handiagoa izanez gain, lekuko idatzietan askoz aberatsagoa da.

martes, 25 de agosto de 2020

Susaeta toponimoa

 Susaeta izeneko baserria Arbatzegi herrikoa da.
XVIII. mendeko lekukoak badira Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Zuzaeta [N, TO]
Zuzaeta (la casa de), Arbacegui, a.1796, FogVizcayaMs.

Zuzaeta [N, NO] ikus Zuceta
Suzeeta (Pedro de) [Barrencalle (calle de)], Guerricaiz, a.1704, FogVizcayaMs.
Suzieta soltero (San_Juan de) [Goicoechea (la cassa de)] [Goyencalle (calle de)], Guerricaiz, a.1704, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Agustin de) [Palaciochu (la casa de)] [Arbuliz y Merrua (uarrios de)], Ybarranguelua, a.1798, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Francisco de) [Olalde (la casa de)], Arbacegui, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Josef de) [Goycoeche_Torre (la casa de) (pr.n.res)], Guerricaiz, a.1799, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Josef de) [San_Lorenzo (la casa de)], Guerricaiz, a.1799, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Juan de), Guerricaiz, a.1745, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Juan de) [Uribay (la casa de), Arbacegui, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Juan de) [Zuzaeta (la casa de)], Arbacegui, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Pedro de) [Berreño_Celaya (la casa de)], Arbacegui, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (Pedro de) [Berreño_Urrunategui (la casa de)], Arbacegui, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaeta (ynquilino) (Juan de) [Barrencalle (calle de)], Guerricaiz, a.1799, FogVizcayaMs.
Zuzaeta cirujano (maese) (Francisco de) [Olalde (la casa titulada de)], Arbazegui, a.1798, FogVizcayaMs.
Zuzaeta vecino de esta anteiglesia (Juan de), Arbazegui, a.1798, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (Agusttin de) [Ybayetta (la casa pegante a la de)], Ybarranguelua, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (Josef de) [Goicoechea (la casa de) (pr.n.res)], Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (Josef de) [San_Lorenzo (la casa nueba de)], Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (Josef de) [San_Lorenzo (la casa nueva de)], Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (Joseph de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (Juan de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (ynquilino) (Joseph de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta (ynquilino) (Juan de), Guerricaiz, a.1796, FogVizcayaMs.
Zuzaetta hermano (Marttin de) [de Agusttin de Zuzaetta] [Ybayetta (la casa pegante a la de)], Ybarranguelua, a.1796, FogVizcayaMs.

Zuzieta [N, TO]
Zusieta (la cassa de), Arbacegui, a.1704, FogVizcayaMs.

Zuzieta [N, NO]
Zusieta (Esteban de) [Zusieta (la cassa de)], Arbacegui, a.1704, FogVizcayaMs.

Lekuko gehienetan Zuzaeta agertzen bada ere, Zusieta ere ezaguna da, nahiz eta lekuko kopurua askoz txikiagoa izan, ahaztu gabe egungo bokalismoa Zuzaeta-rena bezalakoa da.
Txistukarietan, baina, aldaketa bada, neutralizazioa gertatuko zen aspaldian eta ondorioz, egun ezagutzen den aldaera Susaeta da, toponimo honetan ahoskerak irabazi du, ez idatzizko aldaera zaharrak.
Analisi etimologikoa argia da, oinarrian zuza dago, ziza ezagunagoaren aldaera, eta bukaeran -eta atzizkia.
Ziza hitza ez da oso ohikoa toponimian, eta are gutxiago zuza aldaera, baina Susaeta toponimoaren bitartez lekuko bat gehiago bada.

Eguneraketa (2022-03-05):
Toponimo honen sarreran zeuden toponimoek ez zuten zahartasun handirik, XVIII. mendeko lekukoak zirelako. Baina badira batzuk, 200 urte zaharragoak, La Colegiata de Santa María de Cenarruza 1353-1515 liburuko 55. agirian, 1502. urtean:

Contrato de Çuçaeta
[...]
que la casa e caseria de Çuçaeta e sus duenos e poseedores tienen e han tennido premia de tener treçientos mançanos bien plantados e de traer mançana a media ganançia con el dicho monesterio in infeteosin e tributo con otros cargos, el qual tributo de mançana de los treçientos mançanos por la presente para agora e para sienpre jamas alçamos e quitamos e los hazemos libres e sueltos a la dicha casa y caseria de Çuçaeta e a Pero Martines e a Martyn Ochoa de Çuçaeta, que presentes estan e a todos los sus suçesores e herederos que susedieren y heredaren la dicha casa y caseria de Çuçaeta para agora e para sienpre jamas que tales treçientos de a media ganançia e tributo dellos non paguen ni sean obligados ni tenidos de tener los dichos mançanos...
Toponimoa bost aldiz agertzen da, beti idazketa berbera duena. Lekuko hauek berretsiko lukete toponimo honetarako emandako etimologia.

Gariño toponimoa

 Gariño toponimoa bi aldiz agertzen da Gipuzkoan, Gabirian tontor bat da eta Oiartzunen, baserri bat.
Oiartzungo Gariño oso zaharra da, gutxienez XVI. mendetik jaso da testuetan, hala agertzen da Oiartzungo toponimia izeneko liburuan, 145. or.:

Gariño. Baserria.
Ez da Garaño izenarekin nahastu behar, bi baserri diferente dira. Beti —ñ- letraz idatzita agertu da 1578ko dokumentu batean izan ezik (OGPAR Leg 3/002014 Fol 32). Bertan, Garino gisa, —n— letraz, transkribatua dago.
Beraz, toponimoaren aldaketa bakarra sabaikaritzea izan da, urrats hau automatikoa da, eta lekukoaren arabera, XVI. mende bukaeran beharbada ez zen oraindik gertatua.
Toponimoak, dirudienez, ez du aldaketa gehiagorik ezagutu, eta dagoen bezala, analizatzekoa da. Erdi Aroko euskal antroponimo bat da, Garino, hain zuzen. Izen honek Galindo erdal izenaren euskal egokitzapena jaso du, bokalarteko l > r gertatu zaiolako, baita nd > n ere. Baina azken aldaketa hau ondoko erdaretan ere ezaguna da, eta ez da ezinezkoa erdaratik jasoa izatea. Hori jakinik ere, euskaraz ere badira nd > n bilakaeraren adibideak, Aldani toponimoa bezala.
Badago zalantzarako lekua, jatorrian toponimoa Garindo zen ala Garino? Garindo bazen toponimoan bertan gertatu zen nd > n laburketa. Baina bi antroponimoak izan zirenez, bietarako aukera bada. Beharbada ekonomikoena litzateke hasieran Garino izan zela, baina hori ez da ziurra.
Antroponimoa, dela Galindo, Garindo edo Garino ezaguna da, behin baino gehiagotan bada toponimian eta blog honetan bi toponimo aztertuak izan dira, Galindarte eta Garinduaga toponimoak.
Edonola ere, Garino euskaraz erabilitako antroponimoa da, zalantzarik ez dago eta baserri izen askotan bezala, jabearen izena jasoko zuen eta hori geratuko zitzaion mendeetan, egun duen izen bera.

viernes, 21 de agosto de 2020

Etun toponimoa

 Etun tontor baten izena da, Elgoibar eta Mendaro artean dagoena.
Lekuko zaharrik eskura ez badago ere, toponimoa analizatzekoa da, kontuan izanik bilakaera ez oso ezaguna jasoa duela. Elgoibarren badago beste toponimo bat, Etun-ekin lotua dgoena, nahiz eta antzekotasun handirik ez izan, Ekaitz, Etun toponimotik hurbil dagoena. Ekaitz izenarekin gertatu bezala, hasierako elementua et- 'hegi' litzateke, ot- 'ogi' den bezala, otordu hitzean adibidez, ot- 'ogi' + ordu dena.
Etun toponimoan bigarren elementua un(e) litzateke, Zelataun toponimoan bezala, beraz, et- 'hegi' + un(e) > Etun.

Arrendategi toponimoa

 Arrendategi toponimoa, Arrendariolaza bezala, Bergarako izena zen. Gutxienez lekuko bat dago, 1799. urtekoa.
Toponimoak ez du zailtasun berezirik, oinarria arrenda 'errenta' hitza litzateke eta bukaeran, -tegi atzizkia. Nabarmentzekoa da arrenda hitza Ipar Euskal Herrikoa dela, batez ere arranda aldaerarekin. Beraz, Arrendategi eta Arrendariolaza toponimoek erakusten dute arrenda hitza, arkaismoa bezala, Hego Euskal Herrian bazela eta ziurrenik, errenta berriagoak ordezkatuko zuela.