Arrausia toponimo arabarra da, Bernedo herrikoa. Han bada aurkintza bat Arrausia izena duena.
Toponimoa lehenengo aldiz ikusi eta ematen du aharrausi hitza badela, jakinik Hego Euskal Herrian hasperenik ez dela eta jendeak arrausi esaten duela. Baina toponimo baterako ez da oso egokia eta, beharbada, lurrari lotuago azalbide bat hobea izan daiteke.
Toponimoak bi elementu izango lituzke, -a artikulua zenbatu gabe, har- 'harri' eta hautsi. Normala da azken afrikatu hau ez islatzea gaztelaniaren bitartez jasotako testuetan, antzekoa gertatuko zitaion Gazume toponimoari, <tz> idatzi ez eta azkenik, emandako etimologia zuzena bada, <z> bakar bitartez geratu da.
Baina beharbada toponimoak ederki islatu du izandako ahoskera, hautsi hitza bizkaieraz ausi izan delako, afrikaturik izan gabe. Gerta liteke egoera zahar baten ispilu izatea, aditza sortu zenean oinarria hauts izan beharrean, oraindik *haus zela, eta *-i eransterakoa (h)ausi sortuko zen, Jaurisasia toponimoko isasi hitzean, beharbada, oinarria *isas zela, ez geroko isats, isasi izena sortzeko.
viernes, 28 de agosto de 2020
Arrausia toponimoa
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario