Eskortza izeneko bi baserri daude, Hondarribian eta Irunen. Azken herri honetan, gainera, Eskortza-Txumarra izeneko industrialdea dago.
Erdi Aroko lekuko bat dago Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuko 40. agirian, 1500. urtean, Pero Hernais d’Escorça.
Hurrengo menderako Lope de Isastiren Compendio de la historia de Guipuzcoa izeneko liburuan badago Irungo etxeen artean Escorza izeneko bat, 1625. urte ingurukoa.
Toponimo honek hiru elementu lituzke, es- 'haitz' + gogor + -tza. Ezaguna da haitz izenak toponimoan erakusten duen aldaera multzoa, batez ere lehenengo elementua dena, (h)aitz aldatu gabe: Aizpuru; Az- laburtua: Azpeitia, Azkoitia; Es- aldaera: Eskibel, Eskutxi; Ez- ere bada: Ezcaray Errioxan. Beharbada hasierako toponimoa *Eskogortza izan zitekeen baina haplologia gertatu eta bi silaba berdintsu zirenak batu ziren, Eskortza toponimoa utziz.
Bilakaera berdintsua Arizkorreta (http://euskal-onomastikaz.blogspot.com/2022/06/arizkorreta-toponimoa.html) toponimoan gertatuko zen, honetan elementuak haritz + gogor + -eta izango ziren, eta gogor hitza bi toponimoetan berdin geratu zen.
miércoles, 26 de octubre de 2022
Eskortza toponimoa
lunes, 24 de octubre de 2022
Memerea toponimoa
Memerea da Bizkaiko Muskiz herriko auzo baten izena.
XVIII. mende bukaerako lekuko bat dago Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izenburuko liburuan:
Mimerea [N, TO]Lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, XVI. eta XVII. mendeen Memerearen lekuko batzuk daude:Mimerea ere bada, baina lekuko bakarra dago:
Mimerea (barrio de), Musques (San Julian de), a.1796, FogVizcayaMs.
Toponimo honek bi azterketa etimologiko jaso ditu, lehenengoa Fernando Fernández Palacios ikertzailearen Lengua e historia del Asón al Cadagua : (épocas prerromana y romana) tesian dago. Lekuko zaharrena ematen du eta latin etimologia bat, 1140. or.:
1031. Memerea (Musques)Azkena Ander Ros Cubasen Las lenguas antiguas del Alto y Medio Nervión (2013) lanean dago, 20. or.:
IGC 61.
En un documento del año 1503 se nombra a un tal Ynigo de la Syerra de Memerea (Portugalete 2: doc.113, p. 77).
Recuerda al NP *Memoria y su derivación adjetival Memoriana, atestiguada en la Península ibérica en el Anónimo de Rávena (320).
Santurtziko Mamariga eta Memerea lotzen ditu, baina ez du zehaztasunik ematen.
Hemen aztergai den izena beste bide batetik azalduko da, toponimoaren bi aldaerak kontuan haztuz, Memerea eta Mimerea. Jakina, lehena zaharragoa izateaz gain, lekuko gehiago ditu.
Toponimoak bi elementu lituzke, Wimara antroponimoa eta -a artikulua. Jakina, oso agerikoa da aldaketa batzuk geratu direla, Wimara + -a > *Wimarea emango zuelako. Hasteko, Wimara antroponimoak aldaera ugari izan zituen, horrela, Kimera toponimoaren sarreran, Katalunian jasotako aldaera batzuk zerrendatu genituen: Gimar, Gimara, Gimarane, Gimarani, Gimaranis, Gimaranus, Gimare, Gimera, Gimeram, Gimerane, Guimar, Guimara, Guimarane, Guimarani, Guimera, Quimara, Quimaranne, Quimasa, Quimera, Ruimara, Rumiara, Vimara, Vimarane, Vimariani, Viumarane, Wamadrane, Wimar, Wimara, Wimarana, Wimarane, Wimarani, Wimaranne, Wimarano, Wimaru, Wimarus, Wimas, Wimasa, Wimera, Wimero, Wirmarani... Batzuk kakografiak dira, idazketa, irakurketa edo kopiaketa prozesuetan gertatutako akatsak, baina beste aldaera batzuk ahoskeraren isla zuzenak dira. Horrela, bigarren bokalean /e/ behin baino gehiagotan agertu ohi da baina aldaketa gehienak lehenengo kontsonanteari dagozkio. Toponimoaren hasierakoa azaltzeko, beharbada /w/ > /b/ aldaketa gertatuko zen eta, beraz, *Bimera bezalako aldaera batetik hasi beharko genuke. Ondorengoa erraza da azaltzen, b-m > m-m asimilazioa, i-e > e-e bokal asimilazioa eta, azkenik, aa > ea disimilazio automatikoa. Horrela, Memerea eskuratuko genuke.
Antroponimo honekin sortutako toponimoak badira euskal lurretan, Emerando, Emereta eta Imira toponimoak bezala, hauetan guztietan hasierako kontsonantea galdu zen, aipatutako Kimera toponimoan ez bezala.
Apategi toponimoa
Apategi izeneko baserriak daude Mutrikun eta Zestoan. Mutrikun gainera, toponimo eratorriak dira, Apategiberri eta Apategizar baserriak. Azkenik, Arabako Aguraingo iturburu batek Apategi izena du.
Lekuko zaharragoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak, XVI. mendearen erdialdetik badira Apategi deitura duten batzuk:
apat(e).Hemen proposatzen denaren arabera, haplologia gertatu da, hori gertatzen da bi silaba berdinak edo oso antzekoak elkarren ondoan jartzen direnean bat bakarra geratzen dela: apate + -tegi > *Apatetegi > Apategi.
Abad (< lat. abbatem). Se encuentra sobre todo en la toponimia: Apatamonasterio en Vizcaya, Aphat, Aphataréna arroyos de Baja Navarra, Aphat-Ospital en la misma región (en 1186 Hospitale et oratorium de Apate); v. tbn. Arzam 108: Oratorium de Apate (1194), Sancho Apate (1360) y Pedro de Çuaçti Comendador de Apathea (1257). Hay tbn. Apatenea en Navarra, nombre de una casa. Con todo, en Etxba Eib, s.v. apata, figura como voz corriente: komentu artako apata, jakintsua ei zan. v. abat, apatia.
Etimologia hau egokia izan daiteke Gipuzkoako toponimoetarako, baserriak direlako, baina Aguraingo Apategi iturburu bat da. Nekez izan daiteke abade edo apaiz baten bizilekua, nahiz eta ezinezkoa ez izan lehenago hor etxeren bat izatea eta gerora galtzea. Beharbada beste azalbide bat aurki liteke, apate + hegi, bestearen nahiko antzekoa. Bada beste aukera bat, apa- 'apo' + -tegi, hau da, apoen lekua, bizilekua. Horrelako animaliek ura hurbil izatea nahiago dute. Ezin ziurtasunik izan Arabako toponimoarekin, baina besteekin aurkeztutako etimologia oztoporik ez da aurkitzen.
miércoles, 19 de octubre de 2022
Txarlot soroa toponimoa
Azantzako toponimo hau behin agertzen da, XV. mendean, M. Meleroren Toponimia de Goñerri lanean, III. Onomastika Jardunaldien Agiriak liburuan bildua: Charlot soroa (1477, Prot. Asi. C..1 Nº 119). (Azanza)
Toponimoak bi elementu ditu, bukaeran soro izen arrunta eta hasieran Txarlot hipokoristikoa, nahiko ezaguna aktore baten pertsonaia izan zelako, XX. mende hasieran, Charlie Chaplin 'Txarlot'.
P. Salaberriren Izen ttipiak euskaraz liburuan, izen honen jatorria azaltzen da eta lekuko batzuk agertzen dira, 180. or.:
Txarlot (Txarles): Charlot de tardetz (“Bielenabe”, Atharratze ustez, 1377, Zier., 1994: 210), «Charlot de Beaumont, alferitz de Navarre» (Dg., 1391, Doc.Gasc.II, 230 = «Charles de Beumont, alferitz de Navarre», sic, Bai., 1394, ibid., 253). Nafar oikonimian ere azaltzen da: Charlot de arcoz (etxea?, Arzotz, 1521, J.p., 5), Charlotena (Saigots, 1619, Au.p., 2, 70, 1639, UE., 40, Eugi, 1726-27 eta egun, Muru Asterain, 1727), Charlotena (1644), Chalotena (1677), Txalotenea (orain, Ibarra, 2002: 503). Dauzatek (1988 [1949]: 118-119) izen frantses eta okzitaniarren hipokoristikoak zerrendatzerakoan aipatzen du Charlot.Lekukoak ikusirik, zaharrenen artean sar daiteke Azantzako toponimoa eta, ziurrenik, lekuko toponimikoen artean lehenengoa litzateke.
Petrosolo toponimoa
Petrosolo da Arraia-Maeztuko alor bat. XVIII. mendeko lekuko bat dago Gerardo Lopez de Gereñuren Toponimia alavesa, seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses liburuan:
PETROSOLO, 1733, labrantío de Cicujano.Toponimoak bi elementu lituzke, Petro antroponimoa eta solo izen arrunta. Petro latin jatorrikoa da, eta aipagarria da oso toponimo antzekoa dagoela Araban bertan, Betrosolo. Azken toponimo honek elementu berberak ditu baina antroponimoaren hasierako herskaria ahoskabea da. Bi azalbide daude, batetik, kontsonante horrek aldatu gabe iraun zuela eta bestetik, izena egokitu zen euskaran ezpainkaria ahostunduz, Betrosolo toponimoan bezala eta gero berriz asimilatu zen, ahoskabetuz, bigarren silabako herskariaren eraginez, b-t > p-t. Fenomeno hau askotan gertatzen da, esaterako, piztu aditzean biz(i) + -tu dago, beraz, aldaketa izan zen biztu > piztu.
lunes, 17 de octubre de 2022
Lubeltzaberri toponimoa
Lubeltzaberri da Errenteriako baserri bat. Errenteriako udalaren web-gunean Lubeltzaberri izenaren lekuko zaharrak daude, XIX. mendearen erdialdetik:
Lubeltzaberri 1861Gainera, Lubeltzazarra baserria bada, eta honen lekukotza askoz antzinagokoa da:
Lubelzaberri 1862
Lubelza-berri 1869
...
Lubelça 1549Lubeltza-zarra izenaren lehenengo lekukoa 1861. urtekoa da eta laster nagusitu zen, nahiz eta gutxitan Lubelza ere izan. Ziurrenik urte horietan Lubeltzaberri eraiki zuten eta bereizteko, Lubeltza zenari zahar gehitu behar zioten.
Lubelza 1762
Lubelza 1770
...
Toponimo honen lekuko zaharrago bat dago Colección Documental del Archivo Municipal de Hondarribia. Tomo IV (1499-1537) liburuko 65. agirian, 1513-1519. urte tartean:
Yten paresçe por otra çedula que dieron a Martin de Lubelça, vecino de la Renteria...Lubeltza toponimoak hiru elementu lituzke, lu- 'lur', beltz eta -a. Orotariko Euskal Hiztegian lur beltz hitz elkartua dago, lekuko batzuetan lubeltz bezala dago:
LUR BELTZErrenteriako toponimoan aldaera zaharragoa dago, oinarriko lur hitzaren lu- aldaera dagoelako, Lunarrutua toponimoan bezala. Dirudienez, garai batean *lubeltz izena bazen, baina gero lur beltz hitz elkartu gardenak ordezkatu zuen.
40.1
a) (AN-5vill; Hb, T-L; l. baltz V-gip, lubeltz G; Hb, Casve). Ref.: A (lubeltz); Caro CEEN 1969, 218; Etxba Eib (lur-baltza); Elexp Berg (lur baltz) .
No incluimos aquí los ejs. en los que beltz aparece como epíteto Tierra rica en humus. "Tierra negra" A. "Terreau" T-L. "Tierra vegetal [...]. Lorendako, kiñarra azpiko lur-baltza onena" Etxba Eib. "Se consideran [...] fuertes las 'tierras negras', lurbeltzak " Caro CEEN 1969, 218. "La tierra negra, con mucho humus, la mejor para la agricultura" Elexp Berg.
Lur belzak ekharzen du bihi eta berze onik asko, eta xuria ezta on. Volt 136. Lur beltzak gari obea. Or Mi 6. Golde-muturra errex sartzen den lubeltz gizenak, lur arroak alegia. "Nigra [...] terra" . Ibiñ Virgil 86. Begi ukaldi batez ikusi diteke lur beltza zein den. Ib. 87.
40.2
"Donde menos se espera salta la liebre, lur beltxak ogi txuria (AN)" Aq pág. 63 (v. tbn. lur beltz en el mismo refrán en Inza NaEsZarr 65 (G-nav) y 1419 (AN-ulz)).).
40.3
"Aizkoriala, aizkoria lurra o lurbeltxa es una tierra negra áspera al tacto y dura, pero que se desmenuza por sí a la inclemencia" Ensayo 26. " Lurbeltz, marga de arcilla (Peñaflorida)" Garate Cont, RIEV 1934, 5.
40.4
"Aceche <az->, especie de tierra negra, lubeltza, lubaltza " Lar.
40.5
b) "(Sal, S), paraje del cual ha desaparecido la nieve" A. v. lurbel.
Elketa toponimoa
Elketa da Urnietako baserri baten izena.
XX. mendeko bigarren erdialdeko lekuko batzuk daude Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan:
ELKETA (prop.), Ergoien ballaraHerri horretan daude toponimo eratorri batzuk, hauek baserriak ere:
ELKETAZABAL AUNDI (prop.)Azkenik, aipatutako liburuaren arabera, bazen beste baserri bat izen horrekin Hernialdeko herrian:
ELKETAZABAL TXIKI (prop.)
ELKETAZABAL ZAR (prop.)
*ELKETA (prop.)Toponimoak ez du zailtasun handirik, bi elementuz osaturik dago, bukaerakoa -eta atzizkia eta hasierako elge izena, elke aldaera zaharrena duena. Blog honetan lehenago agertu da hitz hori elge aldaera duena, Elgorri eta Elguen toponimoetan bezala. Erkuden toponimoan elke aldaera izan zen, Elketa izenean bezala.
Oso toponimoa antzekoa da Elgeta herri izena, honetan elge da oinarria. Bi aldaerak agertzen dira euskal toponimian eta badakigu zaharrena elke dela. Beharbada horrek adieraz dezake aldaera hori dutenak toponimo zaharragoak direla, baina badago beste azalbide bat, leku batzuetan elke aldaera zaharrak gegiago iraun zuela. Oraingoz, ez dago datu nahikorik erabakitzeko, elge hitza galdurik dagoelako, dirudienez.
Ezin da ahaztu toponimoa asimilazio baten ondorioa izatea posiblea dela: g-t > k-t. Toponimoaren lekuko zaharrek argia eman lezakete.