martes, 30 de abril de 2024

Doneztebe toponimoa

 Doneztebe da Errezilgo baserri bat. XX. mendeko lekuko bat dago Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, Ibarbia ballaran:

DONESTEBE (prop.) 1595
Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofizialean lekuko zaharrago bat dago, Donestebe (1857). Ahozko lekukoetan laburketak gertatu dira, Dooste, Doste, Dozte.
Toponimoa Nafarroako Doneztebe herri izenaren berdina da eta hori bezala, jatorri bera, du, done eta, ondoren, santu izena, Eztebe. Antroponimo soila beste toponimo batean dago, Estebe toponimoan, Ibarrangelun, Bizkaian.
Errezilgo toponimoaren jatorriaz, litekeena da leku horretan eliza bat edo baseliza bat izatea santu horren omenez, baina hori ez da aukera bakarra.

Ballestagin toponimoa

 Ballestagin da Andoaingo baserri bat, toponimo eratorri bat du, Ballestagingo erreka. Andoaingo toponimia liburuan, lekuko zaharrak eta informazio osagarria dago:

Lekuko zaharrenak kontuan izanik, aldaera osoena Ballestagin izan daiteke. Ondoren, bokal arteko herskari belarea galdu zen eta birranalisiak hasi ziren, *Ballestarain izen berreraikian oinarriturik. Ballestagin, dagoen bezala analiza daiteke, hitz oso bat izango zen, *ballestagin, balezta izenaren aldaera den ballesta, Ballestegi toponimoan bezala, eta ondoren -gin atzizkia, 'egile' esanahia duena. Hitz antzekoa baleztari izan daiteke, baina azken hau balezta erabiltzen duen soldadua izan ohi da, Ballestarinea toponimoan hala izango zen, baina *ballestagin, balezta-egilea litzateke.
Andoaingo toponimora itzuliz, etxe horretan balezta egile bat biziko zen eta hortik jasoko zuen jabearen izena edo izengoitia. Hala izan bazen, toponimo honek aukera ematen digu *ballestagin hitz zahar galdua berreskuratzeko.

viernes, 26 de abril de 2024

Eraso toponimoak

 Nafarroan Eraso toponimoa behin eta berriz agertzen da, hainbat herritan. Eraso da Nafarroa Garaiko kontzejua, Imotz udalerrikoa. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian bada Eraso toponimo honen lekukotza:

herasso (1268)
horosso (1280)
eraso, erasso (1280)
erausus (1291 [1947, 1956])
erasso (1350)
[...]
Beste bat, Larraungo Eraso da jaurerria eta herri hustua. Euskaltzaindiaren EODA datu basetegian badira Eraso honen lekukoak:
johan d'erasso (1366)
miguel d'erasso (1366)
johan d'erasso (1366)
Lekukoak zaharrak badira ere, ez da hauetan ezberdintasunik agertzen, txistukariaren islapen grafikoan izan ezik.
Nafarroan beste bi Eraso daude, Azpirotz-Lezaetako Eraso eta Gorriti eta Uitziko Eraso, baina bien lekukotza oso berria da.
Etimologiari dagokionez, ez da etimologia argirik eman baina aipamen batzuk badaude, guztiak Imozko Erasoren orrian, hasteko K. Mitxelenaren Introducción fonética a la onomástica vasca lanekoa:
[...]
La reducción au > a es muy frecuente en vasc., sobre todo en sílaba inicial, y hay algún ejemplo de ella en toponimia: doc. Erahussu, Erauso, Erausu, hoy Eraso (Imoz, Nav.); cf. Erausus en 1291, que se conserva sin variación. No es seguro que, según la opinión de Gavel (Ph. b., 77), el ap. Recaurte (variante de Recarte, etc.) pruebe que la forma primitiva de arte fuera *aurte. Tal vez un ejemplo mejor del cambio sea Arellano (Nav.), así en 1218, si procede de Aurelianu
[...]
Beste bat Mikel Belaskoren Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra. Apellidos navarros liburukoa:
[...]
Significado desconocido. Comentario lingüístico: En muchos casos -so parece variante del sufijo abundancial -zu pero en este caso, al resultar desconocido el primer elemento, podría tratarse de otra cosa. Recordar, por último, la existencia de un señorío de Eraso en Larraun y un despoblado llamado Erauso en Ezcabarte, documentado Erahussu en 1088 y Erausso en 1094. Traducciones curiosas y explicaciones populares: Traducciones de este género son: 'chaparrear lluvia y batallar', 'ataque, emboscada', 'helechal', 'valle'.
[...]
Azkena P. Salaberriren Origen y significado de la toponimia en Navarra lanekoa:
[...]
Nombres con final -so, -xo. Son los siguientes: Alkasoaldea, Areso, Artaxo, Eltso, Eraso, Iriso (se documenta Yruysso, Irasso, Iruxo, Yrisso e Hirihuso. Basándose en esta última forma Irigoien [1992: 222], con dudas, considera que el primer elemento puede ser hiri y el segundo estar relacionado con auzo 'barrio, vecino'), Iruxo / Irujo, Itsaso (< itsas, itsa(t)s 'retama'). Según Mitxelena (AV 545) está claro que en aquí el sufijo procede de -tsu, -zu; tenemos Itsasu en Lapurdi / Labort. (...) En opinión de Mitxelena (AV, 545) es difícil de explicar cuál es la base de topónimos con sufijo -so como Areso, Eraso (Belasko, 1999: 181, recuerda que existe un señorío de Eraso en Larraun y un despoblado Erauso en Ezkabarte). El lingüista guipuzcoano cree en la mencionada obra que Lizaso (y Lizasoain) son derivados de leize, leze, *lize, pero más tarde (1971: 264) admite la posibilidad, siguiendo a Bähr (1948: 38) al parecer, de que Lizaso, Olaso sean compuestos del tipo de Ezkiaso, procedente de ezki + baso 'boque de tilos'.
[...]
Dirudienez, Eraso eta Erauso toponimoen arteko lotura ikusten dute, Imozko Erausus (1291) aipatuz. Baina toponimo honen lekuko zaharrenetan au diptongoa behin bakarrik agertzen da, ez dago aurreko eta ondokoetan. Beraz, hemen proposatuko da aldaera hori okerra dela, Horosso (1280) den bezala. Beraz, azterketa Eraso izenean oinarrituko da eta horrek gogorarazten du blog honetan aztertutako beste izen bat, Beraso toponimoa. Hala izan bada, hasierako herskari ezpainkaria galduko zen, fenomeno hori ez da oso ohikoa baina ezezaguna ere ez da. Hala gertatu bazen, toponimoaren jatorria *Beraso antroponimoan genuke, Beraxa antroponimoarekin lotua, oinarri berekoa baina -so atzizkia erabiliz.

Mitarte toponimoa

 Mitarte da Aretxabaletako bazter-auzo bat. Hiru toponimo eratorri daude, baserriak: Mitarteandikoa, Mitarteazpikoa eta Mitartegaraikoa.
Aretxabaletatik oso hurbil dago Arrasate eta herri honetarako XIX. mendeko erdialdeko lekukoak daude Arrasateko toponimia liburuan, 67. or.:

Lekuko bat, zaharrena, ez da toponimikoa, deitura baizik, baina horrek erakusten du toponimoa bazela XV. mendean, oso garai zaharrean. Hurrengo menderako lekukoak daude Dokuklik web-gunean, Euskal Autonomi Erkidegoko eliza-agiriak biltzen dituen lekuan. Agiri hauek dira, jaio, ezkontza eta heriotza agiriak eta lekuko batzuk daude XVI. mendearen erdialdetik, lekuko zaharrena 1542. urtekoa delako:

Toponimoak antz handia du Imitarte toponimoarekin, ezberdintasun bakarra da hasierkao bokala, Arrasateko toponimoan galdu delako, aferesi bat gertatu da. Bilakaera bera *Amiti antroponimoaren eratorri toponimiko batzuetan gertatu da, Mitizar eta Mutitegi toponimoetan.
Toponimoak bi elementu ditu, bukaerakoa arte hitza, ziurrenik ez da zuhaitz izena, lekuzko partikula baizik. Antroponimoa *Amiti izango zen, Amitisarobe toponimoaren sarreran azaltzen dena.

miércoles, 24 de abril de 2024

Osoasagasti toponimoa

 Oiartzun aldeko toponimo hau bi lekukoren bitartez ezaguna zaigu, Documentación Medieval del Archivo Municipal de Oiartzun. I. Libros de estimaciones fiscales de vecinos y bienes raíces (1499-1520) liburutik jasoak. Bi lekukoek data bera dute, 1499. urtekoak dira, lehena agertzen da 147. orrialdean:

El canpo qu'es començando desde Osoasagasti
Bestea eta azkena bi orrialde geroago dago, 151. or.:
El mançanal viejo qu'es debaxo de la casa, teniente a la verta llamada Ogoasagastia
Bi lekukoen artean ezberdintasun batzuk badaude ere, toponimo beraren aldaerak izan daitezke, batetik artikularena, lehenengoan ez dago, bestean bai. Ezberdintasun nabarmenena dago bigarren silabako kontsonantean, batean <s> eta bestean <g>. Lekuko gehiagorik ez dago eta, beraz, daudenekin erabakia hartu beharra dago. Osoasagasti erraza da azaltzen jakinik Otxoa antroponimoa izan zela, otso animalia izenetik sortua. Informazio gehiago Otxoa antroponimoaz, sarreran. Beste lekukoak, aldiz, ez du azalpenik, Ogoasagastia aldaerak. Beharbada akats bat gertatu zen izena idaztean edo irakurtzean eta hor agertu behar zuena txistukari bat zen <s> edo antzeko zerbait.
Osoasagasti toponimorako eman den etimologia zuzena bada, Otxoa antroponimoaren eratorri toponimikoen artean sartzekoa litzateke. Bestetik, beste elementua sagasti izena litzateke, hitz ezaguna, toponimian zein lexiko arruntean.

Usabelartza toponimoa

Usabelartza da Andoaingo tontor bat. Toponimoaren lekuko batzuk daude Andoaingo toponimia liburuan, 233-234. or.:

Toponimoaren lekukotza XVIII. mendean hasten da, Usauerarza (1764) izenarekin. Hurrengo mendean Usabelarza eta, behin, Osabelarza daude, azkena aldaera izan liteke, otso hitz hedatuarekin nahasiz. Toponimoaren lekuko zaharrenena berar 'belar' aldaera izan daiteke, Hego Euskal Herrian han hemenka agertu ohi zena, arkaismoa bera.
Toponimoak bi elementu izan zitzakeen, azkena -tza atzizkia eta aurrean uso-belar hitz elkartua:

lunes, 22 de abril de 2024

Bortoluanea toponimoa

 Bortoluanea da Hernaniko baserri bat. Euskal Autonomia Erkidegoko Izendegi Geografiko Ofizialeko orrian dagoen lekuko zaharrena da 1857. urteko Bortoluánia. Beste lekukoek oso izen antzekoa dute, berdina gertatzen da Iñaki Linazasororen Caseríos de Guipúzcoa izeneko liburuan, XX. mende bukaerako lekukoa daramala:

BORTOLUANEA (prop.)
BORTOLUANEA BORDA (prop.)
Toponimoaren bukaeran -(r)en eta artikulua daude, apur bat aldaturik. Oinarrian antroponimo bat dago, *Bortolo, Bartolomeren laburketa bat. antroponimoaren bukaerako bokala aldatuko zen ondorengoaren disimilazioagatik: oa > ua. Baina lehenengo silabako bokala ere aldatuko zen, beharbada bigarren silabakoaren asimilazioz, e-o > o-o. Berdina gertatu zen Xertolo toponimoarekin, oinarrian *Xertolo hipokoristikoa dago, Bertolo antroponimotik sortua. Gainera, toponimo honen ahozko aldaeretako bat Xortolo da, berriro ere, bokal asimilazioa gertatu da.
Laburtuz, Bartolome antroponimoaren aldaera laburtu batetik sortuko ziren, lehenik Bertolo eta ondoren, *Bortolo.