sábado, 8 de agosto de 2020

Astorregi toponimoa

 Bizkaian dago Astorregi toponimoa, Markina-Xemeinen tontorra eta baserria da eta Etxebarrian, baso baten izena.
Markina-Xemeingo baserriaren lekuko zaharragoak badaude Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII izeneko liburuan:

Astorregui [N, TO]
Astorregui (la casa de) [Barinaga (cofradia de)], Marquina, a.1796, FogVizcayaMs.
Astorregui (la casa llamada) [Murua o Barinaga (cofradia de)], Marquina 18.1799,
FogVizcayaMs.
Aldaketarik ez du jasan azken 200 urteetan, beraz, Astorregi izena besterik ez dago analizatzeko. Toponimoa bi elementuz osaturik dago, astor eta hegi. Bi hitzak batuz gero, inolako aldaketaren beharrik gabe, Astorregi sortuko litzateke.
Astor hitza ez da batere ezaguna, izan ere, Orotariko Euskal Hiztegiaren arabera, iturri bakarra dago, Azkueren hiztegikoa:
astor.
astor. "(V-arr-oroz), fofo, de poca consistencia (hablando de tierras)" A.

Hitzak hedapen txikia erakusten du Bizkaiko erdiko lurraldean, toponimo eratorri batzuk daudelako, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII aipatutako liburutik jasoak, hala nola Astorra:

Astorra [N, TO]
Astorra (la casa de), Cortezubi, a.1745, FogVizcayaMs., a.1796, FogVizcayaMs.
Astorra (la cassa de), Corteçubi, a.1704, FogVizcayaMs.

Astorra [N, NO]
Astorra (Juan de) [Ascoeta (la caseria de) (pr.n.res)], Arrazua, a.1745, FogVizcayaMs.
Astorra uezino de Cortezubi (Juan de) [Magdalen_Ueazcoa (la casa de)], Ajanguiz, a.1796, FogVizcayaMs.

Astorrondo izeneko etxea izan zen Arratzun:

Astorrondo [N, TO]
Astor(r)ondo (la caseria de), Arraçua 17.1641, FogVizcayaMs.

Eta ziurrenik, Bizkaian ere, Astorza izeneko toponimoaren lekuko bat bada:

Astorza [N, NO]
Asttorza renttero (Pedro de) [Zerura (uarrio de)] [Haedo (conzejo de)], Carranza, a.1796,
FogVizcayaMs.
Laburtuz, Astorregi toponimoaren bitartez, astor hitz zaharraren ezaguera izan dugu eta lekuko toponimiko batzuk gehitu, baita hitzaren kronologia aldatu, oraingoko lekuko zaharrena XVII. mende erdikoa delako, Astorrondo.

No hay comentarios:

Publicar un comentario