viernes, 14 de agosto de 2020

Oidorena toponimoa

Mungiako toponimo honetaz lekuko bakarra dago, XVIII. mende bukaerakoa, Nombres de familia y oicónimos en las fogueraciones de Bizkaia de los siglos XVII y XVIII  izeneko liburutik jasoa:

Oidorena [N, TO]
Oydorena (la casa de) [Elguezabal (cofradia de)], Munguia (anteiglesia de), a.1796, FogVizcayaMs.

Elementuen banaketa eginez gero, oido- + -(r)en + -a izango genuke, etxe izenetan ohikoa den egitura. Baina hasierako oido- azaltzeko zaila da, erdal hitza bada baina ez egokia horrelako toponimoan egoteko. Normalean leku horretan antroponimo bat izango zen, edo izengoiti bat, edo lanbide izen bat. Eta hori gertatzen da toponimo honetan, baina oinarria oido- ez da, oidore- baizik. Haplologia gertatu da, bi silaba berdinak edo oso antzekoak direnean batzen dira, Ametzagaña toponimoan bezala. Beraz, *oidore + -(r)en + -a > *Oidorerena > Oidorena, beharbada tarteko urratsa, toponimo sortu eta berehala gertatu zen. Oinarriko *oidore hitza mailegatua izango zen, gaztelaniaz bazen oidor (https://es.wikipedia.org/wiki/Oidor) izeneko lanbide bat, "Oidor era la denominación de los jueces miembros de las Reales Audiencias o Cancillerías, tribunales colegiados originarios de Castilla...", toponimoari izena emango ziona.

No hay comentarios:

Publicar un comentario