sábado, 16 de enero de 2021

Urtizerreka toponimoa

 Arrasateko toponimo honetaz, lekuko bakarra baino ez dago, 1775. urtekoa. Arrasateko toponimia liburuko 210. orrialdean badago lekuko hori:

Toponimoak bi elementu lituzke, Urtiz patronimikoa eta erreka, izen arrunta. Patronimikoak ez dira oso arruntak toponimian baina ez da zaila aleren bat aurkitzea, hala nola, blog honetan aztertutako Bañezbaso toponimoa.
Urti antroponimotik sortua da Urtiz patronimikoa. Aldaera hedatuagoa da Ortiz, Euskal Herritik hegoalderago nahiko ezaguna dena.

2 comentarios:

  1. Almandozko Urtizberea etxearen erro berekoa.

    ResponderEliminar
  2. Bai, patronimikoetatik sortutako toponimoak ez dira oso ugariak, baina badira, Urtizberea bezala. Bigarren zatian behere genuke, 'beheko' dena.

    ResponderEliminar