Erdi Aroko toponimo honetaz lekuko bakarra dago, Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuaren 8. agirian dago, 1399. urtekoa dena:
Sancho Dorala, fixo de Juan MartínezHitza ez da erraza analizatzeko, gainera lekuko bakarra denez, ezin ziurtatu akats bat gertatu ez denik eta izena aldaturik heldu zaigula. Dena den, ez da uste den bezain iluna, aldaketa txiki bat eginez gero. Lehenago, d- hasiera duten euskal hitzak gutxi dira, behintzat zaharrak direnak. Azken mendeetan kopuru handia sartu da, maileguen bitartez, baina izen hau zaharra da eta toponimian dago, eta horrek mugatzen du hitzen kopurua. Toponimoan euskal hitz zahar bat dago, dolare. Honek aldaera batzuk baditu, tartean dolara, horren bilakaera berdina da lora sartaldeko hitzean gertatutakoa, bukaera berranalizatuko zen eta lore > lora gertatuko zen.
Beraz dolara > dorala aldaketa gertatuko zen, metatesi bat: l-r > r-l. Dolare hitzaren aldaeren artean ez da jasotzen, beharbada toponimoa sortu ondoren gertatu zen aldaketa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario