Amezketan, XVI. mendearen hasieran bizi zirenen artean baziren Mendigindegi izena zeramaten bi gizon, Archivo Municipal de Ataun (1268-1519) liburuan jasoak, 45. agirian, 1504. urtean: Michel de Mendiguindegui eta Pero de Mendiguindegui.
Toponimoak bi elementu lituzke, *mendigin eta -tegi, azken honen horzkaria ahostunduko zen oinarriko hitzaren sudurkariaren eraginez. Hitza ez da ezaguna, ez dago Orotariko Euskal Hiztegian, baina badago beste bat antzeko esanahia izango zuena, kontuan izanik *mendigin hitzaren elementuak, hitza basogin litzateke, oso lekukotza urrikoa:
basogin.Basogin hitzean baso + -gin izango genukeen bezala, *mendigin hitzean mendi + -gin izango genuke. Horiek lirateke mendietan edo basoetan lan egiten ohi zutenak.
basogin. "Montero, cultivador de la selva (V-ger)" A Apend.
Mendigindegi toponimoaren bitartez, *mendigin hitz zahar galdua berreskuratzeko aukera izan dugu,baita toponimoa bera azaldu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario